Bihar berriro ere protesta deitu du Stop Tala Deusto auzokideen mugimenduak. Bilboko Udalak aginduta, Agirre Lehendakariaren etorbideko zuhaitzak mozten jarraitzen dute, dagoeneko 60 zuhaitz baino gehiago moztu dituzte. Herritarren haserrea adierazteko, Stop Tala Deusto auzo mugimenduak manifestazioa antolatu du ostegunerako. Haserre eta kezkaz berba egin digu Silvia plataformako kidea. Zuhaitzen […]

Bizkaiko  basoetako egoera sakontasunean aztertu eta basoen kudeaketa egiteko modu berriak ezagutzeko antolatu dituzte, Ekologistak Martxanek Basoen inguruko hirugarren jardunaldiak. Bertoko basoen kudeaketa aztertu eta beste erkidego batzuetako esperientziak ezagutzeko aukera izango da datozen egunetan.  Informazio guztia Edu Renobales ekologistak Martxaneko kideak eman digu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180316_Ekologistak_Basoak.mp3 Deskargatu hemen. Informazio gehiago: http://ekologistak.org