Zuhaitzak moztearen aurka protesta deitu du Stop Tala Deusto plataformak

Bihar berriro ere protesta deitu du Stop Tala Deusto auzokideen mugimenduak. Bilboko Udalak aginduta, Agirre Lehendakariaren etorbideko zuhaitzak mozten jarraitzen dute, dagoeneko 60 zuhaitz baino gehiago moztu dituzte. Herritarren haserrea adierazteko, Stop Tala Deusto auzo mugimenduak manifestazioa antolatu du ostegunerako. Haserre eta kezkaz berba egin digu Silvia plataformako kidea. Zuhaitzen egoera txarra eta sustraien ahulezia dira mozketa egiteko udalak eman dituen arrazoiak. Bestelakoa da Stop Tala Deusto auzo mugimenduko kideen iritzia, biologian eta hiriko arboletan adituak direnak  baieztatu baitute zuhaitzak egoera onean daudela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #202: NI, Blanquita Carraquela, Jabier Muguruza, Prince, The Black Keys

az. Ira 20 , 2023
Luxua da gaurko Musibla irekitzeko daukagun artista entzun ahal izatea. Sentsibilitatea eta abesteko era ederra, emaitza zirraragarria da Xabi Agirrek NI proiektuarekin lortu duena. Duela urte pare bat agertu zen grabazio hau, eta oraindik orain txundigarria da Hemen Ez Dago Zorionik izeneko grabazio biribil hau. Eta bide beretik, hots, autore […]

Honekin lotuak