Irratsaioak

esatariakAtal honetan Bilbo Hiria irratiak eskaintzen dituen irratsaioei buruzko azalpenak aurkituko dituzu. Alboko zerrendan ageri diren izenburuen gainean sakatuta jakingo duzu irratsaio bakoitzaren gaia eta ezaugarriak zeintzuk diren, nork egiten duen eta zer egunetan eta zer ordutan entzun dezakezun.

Goizero Hizpidea saioak, Gasteizko Hala Bedi 2 irratiarekin elkarlanean egina, eguneko albisteak eta gaurkotasuneko gaiak ekartzen dizkigu, solasaldi, erreportaje eta elkarrizketa interesgarrien bidez. Ondoren, Ibaizabal magazinean, Bilboko auzoetako kolaboratzaileen kronikak jasotzen ditugu, baita Araban, Gipuzkoan, Nafarroan eta Iparraldean ditugun berriemaile finenak ere.

Arratsaldez, berriz, era guztietako gaiak jorratzen dituzten saioak ditugu: teknologia berriak, zinea, artea, bertsolaritza, kirola, zientzia… Eta musika ere bai: reggaea, klasikoa, folka, rocka, jazza eta beste genero asko jorratzen dituzten saio berezituak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude