Denboraldiko azken KIROL ESKIROL saioa zabaldu dugu Bilbo Hiria irratian. ARRAUNA hizpide, ARC1 ligako Bizkaiko 3 talde izan ditugu estudioan (Santurtziko Sotera taldeko ordezkaria ezin izan da etorri): Eritz Monasterio, Arkote Arrain Taldearen ordezkaria; Portugalete Arraun Taldeko Jarrillera ontziak Carlos Velasco izan du eledun eta…. Deustuko Arraun Taldeko Tomatera ontziaren […]
Behotsik Orkestrak “Behotsik Symphonic Reggaeton 2024” ikuskizuna estreinatuko du larunbatean Deustuko unibertsitatean. Unai Ibañez eta Ioritz Madariaga etorri zaizkigu gurera biraren berri ematera. Kontatu digute orkestratatik bertatik etorritako ideia izan zela reggaeton musika estiloko kantuekin kontzertu biratxo bat egitea. Don Omar, Daddy Yankee, Luis Fonsi edo Gente de Zona bezalako […]
Uniko arrasti musikalen hirugarren kontzertua izango da gaurkoa. Bizkaia Aretoko Menchu Gal terrazan arituko da Tanguedia Kuartetoa, eta Joana eta Naiara taldekideak izan ditugu telefonoaren beste aldean. Haiek kontatu digute Astor Piazzolla artistearen omenez hasitako proiektua dela eta 2021. urtean abiatu zutela. Gaineratu dute, kontzertuak tangoa izango duela ardatz eta […]
Aste honetako saioan, Apple Intelligence, iOS 18, iPadOS 18, macOS Sequoia eta Sirin integratutako Apple adimen artifizialeko ekosistema iraultzailea merkaturatzean zentratzen gara. WWDCren urteko konferentzian aurkeztua, Apple Intelligence pribatutasunean duen ikuspegiagatik bereizten da, gailuan datuak prozesatuta eta sistemaren segurtasuna egiaztatzeko kanpoko auditoretzekin. Funtzionalitate berritzaileen artean, hobekuntza nabarmenak daude Sirin, testuen […]
Munduko Arrozak jaialditik, Mariaren Bihotza plazatik, zuzeneko saioa egin dugu. Guztira 3000 lagun inguru aritu dira goizean zehar arrozak prestatzen. Kalejira koloretsu eta aldarrikatzaileak ere bere tokia izan du. Idel eta Ane hurbildu zaizkigu lehendabizi, Munduko Arrozak antolakuntzatik, horrelako topeketa bat antolatzeak sortzen dituen lanak eta buruhausteak gorabehera, jaialdia ondo […]
Aizu aldiazkariaren ekaineko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Beñat Gaztelumendi bertsolari gipuzkoarrarekin hitz egin dute, besteak beste, bertsolaritzaren egoeraz eta bertso-eskolen garrantziaz. Gainera, Oihana Vesga dantzaria ere elkarrizketatu dute formatu txikiagoan. Bukatzeko, Labak eta Lantxotegi elkartearen Kabia proiektuak gazte migratzaileak euskarara hurbiltzeko ostatutako zikloa izan dute […]
“Italiako doinu eztietatik, Palestinar herriaren hondamendira. Gainera, Federici pentsalari handia, errusiar literaturaren mugak, Bilboko Liburu Azoka eta ikastolen liburu ibiltaria. Nork entzungo du podkast hau? Bizi, irakurri eta izan zoriontsu!” Eskerrik asko eta ondo izan! Liburuen Errepublika Txikia https://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/240614_liburuenerrepublikatxikia_14.mp3 Deskargatu hemen.
Elkarte, jaietako eragile, aisialdi talde, euskalgintzako kide eta tokiko proiektu komunikatiboetako hainbat kideek sortu dute GUKA mugimendua. Atzo, Erripa kaian aurkezpena egin zuten “Gu gara, Guka gara!” lelopean. Euskararen aurkako ofentsiba ideologiko, politiko eta juridiko bete-betea dagoela adierazi dute mugimenduko kideek. Gaineratu dute, euskararen aldeko borroko justizia kontua ere badela, […]
ROL munduan aritu gara azken balan, euskaratik eta euskaraz. ROLARIAK komunitatean diren harribitxiak astindu ditugu, eta Eneko Azedo eta Garazi Labaka ekarri ditugu Bilbo Hiria irratiaren KIROL ESKIROL programaren zentralitatera. Besteren artean, “Adur, Euskal Erdi Aro Mitologikoa”n garatutako joko-jolasa eta… ROL jokoak eraikitzeko bidean mugarri izango den “SORMENAREN LIBURUA” izango […]
Durangaldea Uztabarritzen aritu gara POTTO saioan eta Izurtza + Arrazola herriak bisitatu ditugu. Apirilak 26, Izurtzan, kantuan izan ziren Oihana Iguaran, Bittor Altube, Eneko Abasolo “Abarkas” eta Unai Iturriaga… Itxaro Juaristi gai-jartzailearen aginduetara. Maiatzak 11, Arrazolan, Iruri Altzerreka, Erika Lagoma, Julio Soto eta Ander Elorriaga izan ziren kantuan, Ainhoa Urien […]
