Bertsozaleek egutegian gorriz borobildutako data dute bihar: Balkoitik balkoira bertso saioa Algortako Portu Zaharrean iluntzeko 21:30ean. Zehazki, Etxetxu plazan izango da saioa. Bertan izango dira Maialen Lujanbio eta Etxahun Lekue bertsolariak. Beñat Vidalek kontatu digu bertsolariak gai librean arituko direla, eta umorea ere presente izango dela. Azaldu du, lehen aldiz […]

Mecaner enpresan itxieratik harago, trantsizio ekosozialista da bidea. Mecaner Urdulizeko metalgintza enpresak jarduera guztia eten du, greba mugagabe baten ostean sindikatuen porrota ekarriz. Egoera horri buelta emateko, sindikatu batzuk eta Garua kooperatibak osatu dute, eta hori aztertzeko Jauzi Ekosozialeko kide Alaitz Ajuriagerragaz solastu dugu. https://www.garuacoop.es/wp-content/uploads/2024/03/Plan-Transici%C3%B3n-Ecosocial-Mecaner.pdf Ostean, gaiari ikuspegi sindikal batetik […]

Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenean izan da Mikel Inunziaga INUN artista eta ondoren, mahaiaren bueltan batu zaigu. Kafe Antzokian estreinatu ditu kanta batzuk eta kontatu digu laster izango dela haiek entzuteko aukera. Hala ere, disko-gira-disko… dinamikatik atera dela aitortu digu eta azpimarratu musika kaleratzen duela sortu eta gero, gorputzak eskatzen […]

Norbere ahalmena ezagutzearen garrantziaz aritu gara gaur Oier Gorosabelekin. Azpimarratu du kirola egiten hasten garenean, erronka nagusia dela norbere gorputzaren funtzionamendua ezagutzea. Izan ere, bere hitzetan, gaizki entrenatzeak errendimenduan galera ekarriko du. Prestaketa horretan Gorosabelek azaldu du oso garrantzitsua dela kirolariaren ahalegina eta prestutasuna: denborak konometratzea, informatzea, irakurtzea… Hala ere, […]

Maiatza amaiaren June Fernandez idazle eta kazetariak Aingeruak eta neskameak. Haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak saiakera argitaratu du Susa argitaletxearen Lisipe bildumak. Fernandezek kontatu digu 7 kapitulu dituela liburuak, eta kapitulu bakoitzean ikuspegi bat landu duela. Horretarako, 19 pertsona elkarrizketatu ditu guztira: diskurtso publikoa duten feministak, ikuspegi batzuetako espezialistak. Gainera, testigantzak […]

Kirol ala Eskirol? Errugbia hizpide, Plentziako Kakarraldo errugbi taldearen kontu ezkutuak atera ditugu azalera David Crestelo historialariarekin. Kakarraldo Errugbi taldearen historia eta istorio handiak kontagai dituen liburuaren aitzakian joan gara Plentziara eta Mungiatik Mater taldearen partaideek egindako “oparia” gozagai. https://bilbohiria.com/docs2/2024/kiroleskirol/240606_kirol_eskirol_errugbia.mp3 Deskargatu hemen.

SEÑORA BERTSO-ESKOLAren eskutik… maiatzaren 21ean, Bilboko Zapi Kaleetan den Bira kultura gunean izandako bertso-saioa zabaldu dugu. POTTO saioan entzungai, aukeraketa diktatoriala. Eskolako señorak gai-jartzaile lanetan eta kantuan… Laukotea! Maider Arregi Alaia Martin Aissa Intxausti Sarai Robles Era berean, Bonus Track formatua ere dantzan jarri dugu eta 2008ko Erniarraitz sariketaren zabaldu […]

Txosnagane mendirako ibilaldi neurtuaren XII. edizioa izango da bihar eta aurten, guztira, 300 lagun arituko dira. Ioritzek Bilboko Konpartsetako kideak azaldu digu ibilbidea egiteko aukera bi daudela: luzea 19,48 km-koa eta 14,39 km-ko laburra. Txosnaganeko igoerak badu ezaugarri berezi bat: irabazlea denbora guztien batez bestekotik hurbilen gelditzen dena da. Izen […]

Bilboko Kafe Antzokia proiektu baten amaieraren testigu izango da gaur: Anonyme Popular proiektuak bere azken ikuskizuna eskainiko du. Iluntzeko 21:20etan izango da kontzertua Bilboko Kafe Antzokian. Igor Elortza eta Rafa Rueda izan ditugu telefonoaren beste aldean, eta kontatu digute lagun artean ospatzeko festa izango dela gaurkoa. Proiektuak amaiera data bazuela […]