Ipar Euskal Herrian sozialista, komunista, ekologista eta abertzaleek osatutako Fronte Popular Berria koalizioa garaile izan arren, eskuin muturra gailendu da Frantziako leku askotan, hiri ertain eta nekazal eremuetan batez ere, hiri handietan ez bezala. Emaitzak eta bigarren itzulirako aurreikuspenak aztertzeko izan dugu Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria. Le Penen Batasun Nazionaren […]
Bermeotik datorren banda batek irekiko du gaurko saioa. Euren izena Etxekalte eta kaleratu berri dute Inertziak estali EPa, bi abestiz osatua. Badirudi 2025erako bigarren disko luzea kaleratzeko asmotan daudela. Indartsu datoz, rock sendo eta temati batez zipriztindutako abestiekin. Maskak taldea izango da gaurko bigarren gonbidatua. Itsasu eta Bidarraiko lau gaztek […]
Sarean Zehar saioaren denboraldi honetako azken atala berezia da, Gaizka Gaming Roomekoa bideojokoez hitz egitera gonbidatzen dugulako. Ez dugu bideojokoez hitz egingo, ordu osoa eman baitugu aurtengo berriak errepasatzen eta adimen artifizialaren aurrerapenak komentatzen. Hori bai, programa erdi aldera jakingo duzue irailean itzuliko garen ala ez. Sarean Zehar Borja Arbosak […]
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Lurraren altxamenduak kolektiboak Frantzian egindako mobilizazioak Okzitaniako A69 errepidearen kontra. Bertan izan da ere Euskal Herriko Sukar Horia kolektiboa. Bestalde, Danele Sarriugarte kazetariak Maider Arregi bertsolaria elkarrizketatu du, besteak beste, iazko Señora Sariketako irabazlea; Señora Sariketa, Donostiako inpernu auzo okupatua eta bertsolaritzaren […]
Heldu da eguna, eta denboraldiko akabuko bertso-bala zabaldu dugu; beste bat. Oturuntzak gustuko ditugunez… bertso-afarien mundua bisitatu ditugu eta Andraka-Bakaiku elkartu. Urteroko zita handia dugu Andrakako sagardotegian eta, Trinitate jaietako errima-uholdean, Sebastian Lizaso eta Nerea Ibartzabal bikoa izan genuen kantuan maiatzaren bukaeran; ekainaren 14an, berriz, Xabat Ilarregi eta Saats Karasatorre, […]
Bihar, ostirala, Hika Ateneon aurkeztuko du bere azken lana “Ganbarako doinuak” Aitor Huergo musikariak. Gurean izan da diskoa osatzeko prozesuaz, biharko kontzertuaz eta, oro har, musikaz. Bere hitzetan, lagun artean osatutako proiektua da nahiz eta bere izenean dagoen sinatuta. Bestalde, bizipenetatik sortutako abestiak direla kontatu digu; guztira, 10 abesti osatu […]
Zinegoak LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia jada abian da; atzo egin zuten aurkezpena Arriaga Antzokian eta uztailaren 1era bitarte 50 jarduera baino gehiago antolatu dituzte. Julen Nafarrete komunikazio arduradunak azaldu digu egitarau anitza prestatu dutela, kultura eta sexu-aniztasuna kontuan izanik. Guztira hiru sail dituzte: FIK, fikzioari lotutakoa; DOK, dokumentalak […]
Monday Potions izeneko proiektu berria aurkezten genuen aurreko saioan. Ekaitz Hernandez (Split77 eta Sonic Trash) eta Eneko Peña musikariek euren indarrak bildu eta talentu handiz egindako pop retroa eta sofistikatua eskaintzen dute euren abestietan. Aurki kaleratuko dute euren lehenengo grabazio luzea, New Age Hokum izenarekin eta horren aurrerapena entzungo dugu. […]
Uztaila hasteko astebete falta da, astebete falta da Euskarabentura abiatzeko. Asier Guantes izan dugu telefonoaren beste aldean, espedizioko xerpa, begiralea. Bere hitzetan, dena prest dute uztailaren 1ean EuskarAbenturaren zazpigarren edizioa hasteko. Aurtengoa Atharratzen hasiko dute eta, urtero moduan, Getxon amaitu. Asierren hitzetan, guztira 127 gazte izango dituzte: Ipar Euskal Herriko […]
Batzutan pentsatzen dugu gurea dela onena, gure bizimodua, gure kultura, gure herria,… baina bakoitzak bere alde onak eta alde txarrak ditu… zein da zure herriko/hiriko gauzarik gustokoena? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240621_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
