STR taldeak “Grabitatea une batez” diskoa kaleratu berri du gaur; La Sinsorga kulturgunean aurkeztu dute eta gurean ere izan dugu. Haien hitzetan, disko laburra egin dute: 24′ 24”. Guztira zazpi abesti daude lanean. Ez dute kontzeptu argi bat eduki diskoa egiterako garaian baina, oro har, gaur egungo azkartasuna eta modernitatea likidoa izan dituzte hizpide. Durangoko Azokan izango dira egunero eta, aitortu dute, jada hasi direla zuzenekoa prestatzen, haientzako oso garrantzitsua baita zuzenean diskoa entzun ahal izatea.
Deskargatu hemen.