MUSIBLA #239: The Dare, OTOI, Red Orange County, Jim James, Foster the People, Shanon and The Claims

Hasteko The Dare taldearen rock oinarrizkoa baina ukitu elektronikoen laguntzarekin, euren What’s wrong with New York diskoan bildu dituzten piezak rock energiko eta gihartsua erakusten dute, aspaldiko Art Brut britaniarrak datozkigu burura, abesteko duten moduagatik ezezik abestien fakturazioagatik ere. Abaildua bazoaz, jarri disko hau eta zinez esnatuko zaitu. OTOI hainbat proiektutan ibili den Urtzi Iza (Enkore edota Empty Files…) musikari ta ekoizlearen proiektu pertsonala dugu eta, halaber, bere ibilbide oparoak emandako nortasun musikal guztiak bateratzen duen egitasmoa. Tophus osatzen duten zazpi abestien zehar, post-punk, IDM, pop, punk, rock, indie, eta beste zenbait doinu topatu ditzakegu, bere ibilera profesional anitzaren isla garbia eta ondorio naturala. Diskoa 2022koa da eta bere garaian hona ekarri genuen, oraingoan berriz ere gurekin. Red Orange Countyren azken diskoa The Alexander Technique entzunten ari gara azken saioetan, asko du esateko Alexander James O’Connor, ingeles abeslari eta konposagileak. Diskoaren zurrunbilo sonikoak jango zaitu. Aurrera goaz eta James Edward Olliges Jr., alegia Jim James edo Yim Yames izenez ezagun den artista ekarriko dugu. My Morning Jacket rock taldeko abeslari, gitarra-jole, ekoizle eta konpositore nagusia da. Bakarkako hainbat disko ere kaleratu ditu, eta horien artean gaur dakarkiguna, 2018an kaleratutako Uniform Distortion. Eta honen ostean, zerbait dantzagarri nahi? Bada Foster the People dakarkizuegu. 2009an Los Angelesen, Kalifornian, sortutako pop rock talde estatubatuarra da. Taldea Mark Fosterrek sortu zuen. Taldearen musikak instrumentu akustikoak eta soinu elektronikoak barne hartzen ditu, eta «dantza melodikoaren eta pop-rockaren infusio» gisa deskribatu izan da, genero asko barne hartzen dituena. Paradise State of Mind da euren azken diskoa. Shanon and The Claims taldea ekarriko dugu soinu paleta oso zabala duen saio honetako azkeneko mitutara. Bandak doo-wop, R&B klasikoa, garage psych eta surf elementuak biltzen ditu , beti ere soinu vintage baten laguntzaz. 60ko hamarkadako Buddy Holly eta “neska-taldeekin” alderatu dituzte. Shannon and the Clamsen ahots nagusia Shannon Shaw baxu-jotzailearena da.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Xabier Leteren heriotza

az. Abe 4 , 2024
Xabier Lete Bergaretxe euskal idazle, poeta, kantari eta politikaria gaurkoa bezalako egun batez zendu zen, 2010eko abenduaren 4an.  izan zen. Oiartzunen 1944ko apirilaren 5ean sortua, gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, […]

Honekin lotuak