Mikel Laboaren kantak ardatz hartuta “Ai gure juaneteak!” ikuskizuna estreinatuko du Tartean Teatroak ostiralean Loraldiaren baitan. Patxo Telleria igoko da oholtza gainera, eta berarekin batera bi musikari arituko dira: Adrian Garcia de los Ojos pianoa eta Maider Lopez biolan. Laboaren dozena bat kanta entzuteko aukera izango da, eta Patxo Telleria […]
Askotan egiten diguten galdera da, ea “fisio on bat” ezagutzen ote dugun. Baina zer da fisio ona izatea? Nik argi dut nire irizpide profesionala, baina kontuan har dezagun osagileen ontasuna neurtzeko erabiltzen diren zenbait irizpide ez direla batere fidagarriak. Fisioterapeuta bat aukeratzerako orduan, Nacho Fabiani lankideak proposatutako lau galderei erantzuna […]
Martxoaren 14an, Matematikaren Nazioarteko Egunean, Pi egunaren bosgarren edizioa egingo da UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Beste urtebetez, Basque Center for Applied Mathematics eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak matematika oinarri daukaten tailer eta bakarrizketez osatutako egitaraua prestatu dute. José Ignacio Royo Matematika Saileko irakaslea da eta 14an bertan Papieroflexia tailerra […]
Non egiten duzue kaka zuek? Txikitxuak pardela kendu eta pixontzira pasatu behar direnean zailtasunak dituzte batzuetan… Baina amamak eta Ilargik plan bat daukate Ekhi txikitxuari pixontxia erabiltzen ikasten laguntzeko. Entzun nahi duzue? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240309_gaurezdagoeskolarik_kaka_ta_pardela.mp3 Deskargatu hemen.
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azala hezkuntzaren digitalizazioari eman diote. Adimen artifizialak nola eragiten duen, eskolan teknologia digitala erabiltzea zein adinetik aurrera den komenigarria den aztertu dute. M8ari begira, eskakizunak, aldarriak, Hego zein Ipar Euskal Herrian egin beharreko aztertu dute. Atal berria estreinatzen dute: Gorputz Hotsak. Gorputz aniztasunari […]
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Gaurkoan antzerkia, museoak eta nola ez Martxoaren 8ko mobilizazioak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240308_Agenda_lydiaren_taldea.mp3 Deskargatu hemen.
Astindu egin dugu galdera hori, eta saiatu erantzuten… Iñaki Barcena EHUko irakasle eta “Hauxe da gure lurra” Bilbo Hiria irratiaren programaren kidea elkarrizketatu dugu, ekologia perspektibatik errealitatea ulertu nahian. Era berean, eguraldiari so egin eta meteorologia dibulgazioan aritu gara Gorka Menendez “Meren” lagunarekin bat. Antizikloia, presioaren indarra, elurraren gabezia (aste […]
Gertakari bat da Anarik disko bat ateratzea izan ere baziren urte batzuk kantu sorta bat argitaratzen ez zuela.. Arindua eta poza hartu du Eider Rodriguez idazleak jakitean 2024an disko berria argitaratu behar zuela lagunak baina badakigu zale askok ere pozez jaso dituztela kantu berriak. Giza Zarata deituriko lanean 10 kantu […]
EDE fundazioak Internet familian: erabilera segururako jarraibideak gida ondu du. Guztira, sei dira osatu diren gidak, adinaren arabererakoak alegia: 0-3 urtekoei dagokiena, 4-6 urtekoei dagokiena, 7-9 urtekoei dagokiena, 10-12 urtekoei dagokiena, 13-15 urtekoei dagokiena eta 16-18 urtekoei dagokiena. Gida guztiek egitura bera dute, galderez osatutakoa, familiek une jakin batean adingabeek […]
Martxoaren 8ko emakume langilearen nazioarteko egunari begira jarri gara. EHUren martxoaren 6ko greba eta euskal sektore publiko osoan martxoaren 12ko greba aztertu ditugu. Saioa agenda sindikalarekin abiatua dugu. Hiriburuetatik haratago, M8 herrietan ere izango duen oihartzunaren garrantziari heldu diogu. Leire Asensio Bermeoko Mugimendu Feministako kideak eguna nola bizi eta antolatu […]
