Urtero moduan, Konpartsen arteko solasaldia egin dugu eta gaurkoan Bizizaleak, Moskotarrak eta Altxaporru konpartsen txanda izan da. Urko, Unai eta Gabri etorri zaizkigu eta haiek eman digute konpartsen berri. Izango duten programazioaz aritu gara, eta haien bokadilo izarrak zeintzuk diren ere azaldu digute.
Gorka, Titi, Patxi eta Aitor laukoteak osatzen du Leihotikan taldea. 1992. urtean Iruñean sortutako taldea da eta hasierako oinarriekin jarraitzen dute: euskaraz aritzea, punk doinuak egitea eta erritmo azkarrak sortzea. Kontatu digutenez, zuten musika zaletasunetik sortutako taldea da. Uda kontzertuz betea izan dute eta abuztuaren 21ean, asteazkenean, Alga Konpartsan arituko […]