Martxoaren zortziak Mugimendu Feministak urtero bezala kaleak hartuko ditu; bihar, “Zaintzarekin, negoziorik ez! Arduratu zaitezte ja!” lelopean. Manifestazioa Jesusen Bihotzetik irtengo da 19:00etan. Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak zaintzaren problematika izan zuen oinarri eta biharko manifestazioan zaintza izango dute berriro ere hizpide. Izan ere, Bilbo Feminista Saretzeneko kideen hitzetan, egungo zaintza […]
Beste POTTO bat da airean; Bilbotik ekialdera abiatu eta… Arrosako Elgenia Ostatuan izan zen bertsoaldia zabaldu dugu. Xalbat Alzugaray gai-jartzailearen aginduetara kantuan izan ziren otsailaren 23an Haira Aizpurua eta Maialen Lujanbio. Bonus Track bikoitza ere oparitan ekarri dugu, data baten iraganak: Orozkon, 2005-03-05, Oihana Bartra eta Fredi Paya elur kontu […]
Gabriel Aresti euskaltegiak eta Zenbat Gara elkarteak Bilboko Arte Ederren Museoaren esku utzi dute Jose Arrue margolari abandotarrak 1920ko urteetan egindako beirate polikromoa. 2015 arte Kale Nagusiko 24an euskaltegiak duen egoitzan egon zen artelana, zaharberrituta, aurrerantzean museoaren esku egongo da eta bertan izango da berau ikusteko aukera, museoaren bildumara gehitu […]
Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileen ordezkariek euskararen aurkako azken epai judizialak salatzeko eta ehunka lanpostu publiko arriskuan jartzea onartuko ez dutela adierazteko agerraldia egin dute Bizkaiko Foru Jauregiaren aurrean. Lanpostu guztietan euskarazko gutxieneko ezagutzak bermatzea eskatu dute, izan ere, haien hitzetan, horrela bakarri bermatuko da euskaldunek euskarazko zerbitzua jaso […]
Tenpora taldeak bere laugarren diskoa argitaratu du: ‘Ama’. Deiturikoa , Sei abesti bildu dituzte Elene Arandia batu zaizkigu Bilbo hiria irratian. Hasier Oleaga, Itsaso Etxebeste , Juantxo Zeberio eta Beñat Barandiaran musikariak osatzen duzue Tenpora taldea. 11 urte pasa dira tenpora martxan jarri zenutela. Musikaz gozatzeko espazioa zela esan zenuten […]
Garazi Navas akordeoilariak bigarren saioan dakarren gaia zaila, latza eta gaitza da. Asmoa ez da oroitzapen txarren oihartzunak berriro ekartzea. Historian zehar oso ondo dokumentatuta dauden izurrite ezberdin asko eman dira, gaixotasun mota ezberdinekin baina antzeko ondorioekin. Historian zehar beste izurrite batzuek literaturan eta artean izandako eragina nahiko ezaguna denez, […]
Madrilgo diputatuen kongresuan, Hezkuntza artistikoen lege berriak tramite inportante bat pasa behar zuen gaur eta Zirkua ez da aintzat hartuko lege berri horretan. Gaur zenbait alderdik zirkuaren alde egindako emendakinak seguruenik atzera botako dituzte. Euskal Herriko zirku elkarteko Elsak eman dizkigu xehetasunak eman dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240305_elsa_zirkua.mp3 Deskargatu hemen.
Arriaga Antzokiak “Guridi: Magical Bidaia” ikuskizun propioa estreinatuko du martxoaren 9 eta 10ean. Bina emanaldi emango dituzte egun horietan: 17:00etan lehenengoa eta bigarrena 19:30ean. Antzerkia, zuzeneko musika, dantzariak eta efektu magikoak uztartuko ditu familia osoarentzako den ikuskizun honek. Angel Mirouk idatzi du obraren testua eta berak eta Pako Revueltasek sortu […]
Gaur 87 urte Matxitxakoko itsas-gudua gertatu zenetik. Hala, egun horretan bertan, batailan borrokatu ziren Euzko Gudontzidi Laguntzaileko gudariak omenduko dituzte, 19:00etan, Plentziako portuan. Kandelaria Kultur Elkarteak eta Oroile Ikerketa Taldeak antolatu dute ekitaldia. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240305_matxitxako.mp3 Deskargatu hemen.
Azken saio hauetan talde bati luzatzen diogu gonbidapena euren proiektua zuzenean aurkezteko, saio honetan Bermeo-Gernika ingurutik datorren Feline taldea gonbidatu dugu. Euren musika estilo ugariren bidegurutzea da baina sendoa da eta guztiz koherentea. 70-80 hamarkadetako soinuen oihartzuna atzeman badaiteke ere, euren soinua berria da eta bidegurutze horretan pertsonalitate handiko estiloa […]
