Gorka, Titi, Patxi eta Aitor laukoteak osatzen du Leihotikan taldea. 1992. urtean Iruñean sortutako taldea da eta hasierako oinarriekin jarraitzen dute: euskaraz aritzea, punk doinuak egitea eta erritmo azkarrak sortzea. Kontatu digutenez, zuten musika zaletasunetik sortutako taldea da. Uda kontzertuz betea izan dute eta abuztuaren 21ean, asteazkenean, Alga Konpartsan arituko dira zuzenean. Haiekin batera, Zektin taldea ere ibiliko da eta ondoren DJ Jonkass-ek girotuko du gaua.
Leihotikan taldea zuzenean Algara Konpartsan abuztuaren 21ean

