Abenduaren 6tik 10era, datorren asteazkenetik igandera, izango da aurtengo Durangoko Azoka. Euskal Herriko argitaletxe eta disketxeek euren lanak ezagutaraztera emateaz gain, haien irakurle eta entzuleekin egoteko plaza ere bada. Izan ere, disko eta liburua azoka baino gehiago da Durangoko Azoka. Guztira, 950 nobedade izango ditu aurtengo azokak, 170 partaide eta […]

Aste honetan erizaintza ireki behar izan dugu, beraz, Borjak ezin izan du gurekin egon albisteak komentatzeko. Bere ordez, Gaizka izan dugu, Gaming Roomen lankidea. Berarekin, OpenAIko Sam Altmanen kaleratze izugarria eta bere itzulera are azkarragoa komentatu dugu; Europar Batasunak Microsoftek Edge Windowsetik desinstalatzea ahalbidetzeko duen betebeharra; Teslaren aurkako greba suediarra; […]

Bestiak gara Karmela espazio okupatuko  liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Nola pentsatu borroka ezberdinak batera? bi funtsezko autore gomendatzen dizkizugu gaur. Angela Davis da bata eta Stuart Hall bestea. Davis jada klasiko bat bihurtu da gure hizkuntzan, Katakrakek […]

  Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Abenduaren 3 izan dute hizpide, euskararen eguna edo eta Bertso Zientzia aipatu dituzte.  Gabriel Aresti euskaltegiko jaian izango dena aurreratu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231201_eiderren_ikasleen_%20agenda.mp3 Deskargatu hemen.  

ZINETIKA Jaialdiaren VIII. edizioa Iruñean, Donostian eta Bilbon egingo da. Jaialdiak bideo-dantzari buruzko proposamenak, performanceak, masterclassak eta gaiaren inguruko tailerrak jasotzen ditu. Iazko harrera bikainaren ondoren, bi saio emango dira Bilbon,  koreografoa eta jaialdiaren zuzendaria den Laida Aldazek komisariatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231201_laida.mp3 Deskargatu hemen.

Milaka pertsona irten dira kalera euripean, salatzeko zaintza ezin dela negozio iturri izan. Goizean, piketeak eta protestak egin dira , Bilboko udaletxe aurrean pleno herrikoia izan da, ondoren Etxeko langileek eginiko ekintza izan da estranjeria aurrean. Arratsaldez, manifestazio jendetsuak izan dira. Deitzaileek argi utzi dute greba eguna mugarri izan dela, […]

Txapelketa eta epailerik gabeko bertso-saioa elkartzearen ederra! Bizkaiko bertsolari txapelketaren azken finalerdia aletu dugu eta ariketen aukeraketa diktatoriala eskaini. Nerea Ibartzabal garaile, eta Lemoako saioko aurreneko lau sailkatuek abenduaren 16ko final handirako txartela eskuratu dute (Onintza Enbeita, Oihana Bartra eta Aissa Intxausti); bosgarren Ibai Amillategi eta seigarren izan da Josune […]

Lehorretik itsasora joko dugu gaurkoan, fitoplanktonak duen garrantziaz jarduteko. Itsas uretan esekiduran bizi diren mikroorganismo hauek ez dira gaur arte, hain segur, behar bezainbeste ikertuak izan, baina, gaur entzungo dugunez, garrantzi handia daukate. Fitoplanktona uretako ekosistemen kate trofikoaren oinarrian aurkitzen da, organismo nagusiago batzuen elikagai baita. Baina bestelako funtzioak ere […]

Hainbat disko atera ondoren, umeentzako eginiko lehen lana aurkeztu du gaur Yogurinhak; 7 abesti ditu “Amona Molona” diskoak. Umeei eskainitako abesti guztiak disko bakar batean bildu, eta hiru abesti berri gehitu dizkio: Amona Molona, Muturbeltz Mundura eta Zaintzaren Dantza. Azken hori ikuskizun ere bilakatu du Maria Urcelayrekin batera eta datorren […]