Nafarroa atzean utzi, eta Gasteizera iritsiko da gaur iluntzean korrika. Julen Mendizabal Arrosa Sareko kideak Korrikako furgonetan daramatza bost egunak eta berarekin tartetxo bat egiteko aukera izan dugu. Aurtengo Korrikak Araba lehen aldiz zapaldu duela azaldu digu Mendizabalek, eta Araban jasotako harrera oso beroa izan dela nabarmendu du. Anekdotak, une hunkigarriak eta gaurko izango duten martxa ere kontatu dizkigu.
Olaeta Ballet Elkarteak “M eme M (Mari emakume Mitologikoa)” ballet-ekoizpen berria aurkeztuko du martxoaren 24an, igandean, Arriaga Antzokian. Jone Goirizelaiak sortu du koreografia eta berak kontatu dizkigu balletaren nondik norakoak. Dantzaren bitartez emakume baten bidaia mitologikoa kontatuko du ekoizpenak, haurtzarotik abiatu eta helduarora. Bidaia hori aitzakia bat besterik ez da […]