Gaurko saioan Xabier Zeberioren bakarkako lehenengo diskoarekin. Pause du izena eta bertan bildu dituen 9 abestietan mundu oso bat paratu digu. Entzule guztiok kabitzen dira disko honek marrazten duen espazio intimoan. Disko eder bat. Xabier Zeberio berak aurkeztuko digu. Jarraian, Mugan talde donostiarraren musika ekarri dugu, Bizirik ez ba gaude […]
Bihar Olentzero etorriko dela denok dakigu… bere istorioa, abestiak, janzkera… baina zuek uste duzue bera bakarrik opari guztiak egin eta banatzeko gai dela? Ez, harekin batera Mari Domingi dator! Prest zaudete biharko gau magikoaz gozatzeko? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231223_gaueezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Olentzero-enborra erro sakoneko ipuina da, herri literaturan ernatua, iturri zaharretatik edan eta hitz eta ilustrazio berrietan beste behin loratua. Neguko solztizioaren inguruan mintzatu gara berarekin, tradizioa eta egun hauetan egurrak eta enborrak zuen garrantziaz. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231205_jon_etxebarria.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Iñakik, etorkizunera begira, filosofo baten gogoetak ekarri ditu, izan ere, egun bizi dugun krisi ekosozialaren sustraiak epe laburrerako pentsamoldean daude. Roman Krznaric filosofoa, The Good Ancestor (Arbaso ona) liburuan, historian eta giza gogamenean barneratzen da, berehalakotasunaren aroan epe luzerako pentsamenduaren beharrari balioa emateko. Orain hartu behar dira zenbait neurri, […]
Negua hasi eta neguko festen ataria da Bilboko San Tomas azoka. Azokan 121 ekoizle eta 215 etxola egon dira aurten, BBK-k eta Bilboko Udalak antolatutako 74. edizioan. Gaur San Nikolasetik egin dugu zuzeneko emankizuna, Bilboko Konpartsek antolatutako gunean. Urtero bezala, agertokia eta txosna jarri dute konpartsek eta, bertan, besteak beste, […]
Langile publikoen batasun sindikalak abiatutako udazken beroa izan dugu hizpide. Gaurko saioan langileen borrokak aztertzeko saiakera egin dugu, gatazka batzuk ixteko zorian daudenean , eta Mecaner enpresaren-itxiera bezalako beste batzuetan egoera kaskartzen den bitartean. Aste honetako agenda sindikala eta gero, ELA, CCOO, LAB, ESK, Steilas eta Satsek burutu berri duten […]
San tomas egunaren atarian etorri gaude eta laster oporrak izango dituzte ikasleak, horregatik asteazkena bada ere Gabriel Aresi euskaltegiko ikasleak gaur etorri dira irratira hurrengo egunetarako planak ekarriz. San tomas azokaren ingurukoa aipatu dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231220_kermanen_taldea.mp3 Deskargatu hemen.
Aurten 7Katu Gaztetxean Gazte Sortzaileen dinamika berpiztu nahi izan dute, horrenbesteko espaziorik ez duten kultura espresioei plaza eskaintzeko xedez. Horretarako, emanaldi desberdinak antolatulatuko dira, ahalik eta kultura arlo desberdinei, modu autogestionatu eta gaztetasun ikuspuntu bitartez. Julen eta Ohiane batu zaizkigu. Larunbatean abiatuko da ekimena Gazte sortzaileen azokarekin. Ondoren hileko lehen […]
Basilio Astulezek zuzendutako LEIOA KANTIKA KORALA nazioarteko haur-abesbatzarik ospetsuenetakoa da. Ostiralaean Arraiga natzokian kontzertu berezia eskainiko dute. DIZDIZKA ZERUAN, mundu osoko Gabon-kantak bildu baitituzte berariaz emanaldi honetarako. The First Noel, Carol of the Bells eta Hator hator ospetsuekin batera, gaur egungo konpositoreek LKKrentzat idatzitako obrak ere izango dira entzungai emanaldian. […]
Gaurko saioan Ibil Bedi taldea izango dugu euren azken proiektuak aurkezten. Goldea du izena euren azken grabazioak baina aurretik beste bi ere badituzte: Berandu Baina Garaiz eta Beltxarga Beltza. Taldeari buruz eta musika ulertzeko moduari buruz apunte interesgarriak eman dizkigute eta bertan bildu ditugu. Jarraian, Lost Girls talde norvegiarra ekarri […]
