Aulestin ospatzen den ADEL, Artedrama euskal laborategiak 18 urte betetzen ditu aurten. Beste behin pazkoa astean euskal antzerkia izango da protagonista, batetik ikastaroak daude eta bestetik aste osoan Aulestiko frontoian ikuskizun bat eskainikoa da. Ander Lipusekin berba egin dugu. Bestetik ADELen  egongo diren beste bi sortzaile ere batu zaizkigu Iñaki […]

Gure Lurren ustez asteburuak dira asteko egunik gozoenak bere amamarekin gozatzen dutelako irratian, eskulanak egiten, kozinatzen …zein da zure asteko egunik hoberena? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/221217_gaurezdagoeskolarik_igande_goxoak.mp3 Deskargatu hemen.

Bertsolaritza informala maite dugunez, bertso-afari eta bazkariak bisitatu ditugu; Bizkaian, otsailean izan ziren 2. Otsailaren 24an, Loiun, Aurregoiti jatetxean kantuan izan ziren Igor Elortza eta Unai Iturriaga, Iñaki Beitia “Arbildu” gai-jartzailearen aginduetara (+ Bernar Mandaluniz, Joseba Santxo, Gabriel Etxebarria… gai-jartzaile talde potolo-luzea izan zen). Otsailaren 11n, berriz, Muruetako Kamiñoko erretegian […]

Gaurko KIROL ESKIROL saioan erraketa luzearekin ibiliko gara, bolanta sarearen beste aldera pasatu nahian. BADMINTON kirola aztertuko dugu, historia eta istorioak hedatu Iñigo Bengoa Getxo Badminton taldearen ordezkariarekin berbaldia egingo… Musika, prosa, Aerobikeko irakasleak, Maite Sarasolaren bertsoak, Bittor Beaskoetxearen kronika, Euskal Herria Kirolak elkartearen eskutik Udane Ayestaran igerilarien marka handia […]

Gaurkoan hazkundearen mugak ekarri ditu hizpidera Iñakik. 1972an, Donella Meadows eta beste hainbat kide barne hartzen zituen MITeko 17 zientzialariko talde batek Erromako Klubarentzat txostena egin zuten, hazkundearen mugen inguruan. Baliabide naturalak ezin dira, populazioarekin batera, etengabe hazi, finitoak dira, eta mugatua da ekosistemen ahalmena giza jardueraren maila handiei eusteko. […]

Ostegunero bezala Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñaganikarorekin, Azalean “Samien borroka makroproiektuen aurka” gaia jorratu dute. Norvegiako berriztagarrien erraldoiaren hainbat proiektuk ondoeza eragin dute maputxe eta sami herriengan. Epaileek ere ilegaltzat jo dituzte azpiegiturak, baina gobernuek ez ikusiarena egiten dute. Giza eskubideen aldeko aktibista ospetsuek ere bat egin dute […]

Gaur #Artxanda|n planeatuta dagoen zabortegiaren kontrako mozioa defendatuko dute Bilboko Osoko Bilkuran. Kanpoaldean protesta deitu dute ekologista taldeak eta hainbat elkarteek.  Artxanda Parke Bai Plataformak Artxandan zabortegi berri bat irekitzeko Berriz Recycling S.L. enpresak aurkeztutako planaren aurka aurkeztutako mozioa eztabaidatuko du Bilboko udalbatzak datorren ostegunean, martxoak 30.Ekologistak Martxan-eko Juan Pallaresek […]

Erretiro sistema erreformatzeko beharra nabarmentzen ari da Europa osoan zehar, pentsio publikoen egungo banaketazko antolakuntzan aldaketa demografikoak sortuko duen desorekaren aitzakia erabiliz. Aste honetan, Frantzian erretiro osoa eskuratzeko kotizazio urteak luzatzeko erreformaren aurkako 10. greba orokor eguna antolatu dute sindikatuek, eta azken hamarkadetako mugimendu sozial indartsuenetariko borroka garatzen ari da […]