Aurreko astean All Roads Lead Home bilduma berritik kantu pare bat entzun genituen. Crazy Horse taldearen partaideak, bakoitzak bere kabuz erregistratutako kantuak batzen dira bertan. Ralph Molina eta Billy Talboten bana entzun genituen eta, aste honetan, beste bi ekarri dizkizuegu handik: You Will Never Know (Nils Lofgren) eta Song of […]
Bilbo Hiria Irratian eta Uriolan hauteskundeen jarraipena egiten ari gara elkarlanean. Gaurkoan, María del Rio EH Bilduko hautagaia daukagu gurean. Adierazi duenez, ilusioz heldu zion Bilboko Mahai Politikoaren hurrengo hauteskundeetarako zerrendaburua izateko eskaintzari eta Bilbok bestelako udal bat behar duela iritzita, gertukoa eta gardena den baten aldeko apustua egiten […]
Hazkunde azkarreko zuhaitzak direnez gero, aspalditxo duela eukaliptoak landatzeko joera laster zabaldu zen Euskal Herrian. Nolanahi den ere, urruneko urte haietan ez zen kontuan hartu zenbaterainoko kalteak eragin zitzaketen eukaliptoek ingurumenean, eta orduko erabakien ondorioak orain pairatzen ari gara. Adibidez, ur asko behar dutenez, eukaliptoek lehorteak eragin ditzakete, eta ibaietara […]
Argia astekariaren gaiak errepasatu ditugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean esklabotzaren inguruko erreportajea nabarmendu dute. Ezagun da Europa esklabotzaren bitartez aberastu zela, ondasunak Afrikari ostuta besteak beste, eta “aberatsak” gara horregatik. Black Lives Matter mugimenduak ekarri du gogora afera hori, baita The Guardian egunkariak ere. The Guardian-ek, martxoaren 28an, albiste baten […]
Bi kanporaketak egin ondoren, III. Señora sariketaren finala larunbatean izango da Oñatiko Berdurihall gaztelekuan. Finalaz gain, egun osoko egitaraua antolatu dute larunbaterako. Maddi Ane Txoperena finalean arituko den bertsolarietako bat da, eta berarekin hitz egin dugu finalaren eta Señora sariketaren gainean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230525_maddi_ane_txoperena.mp3 Deskargatu hemen.
Tatxers taldeak lan berria argitaratu du, taldearen izena daraman eta hamaika kantuz osatutako lana da. 2020an Garaipen kutrea maketa argitaratu zutenetik hirugarren lana dute, Martin izan da gurekin telefonoan. Grabazioa landuagoa izan dela azpimarratu du, izan ere nahasketetan parte hartu dute eta horrela kantuak eraikitzen joan direla azaldu du. Berako […]
Adinean gora joan eta kirolean ezin diogu guru gorputzari errendimendu berdina eskatu, hauxe izan da Oier Gorosabel fisioterapeutak ekarri digun gaia. Egoera gainditzeko ezinbestekoa da adin eta egoera fisiko berriak onartzea. Kirola zure ahalmenetara egokitzen baduzu, gorputzaren arauak errespetatzen badituzu (beroketak, luzaketak, atseden denborak), zure adinerako moduko marka eta denboretan […]
Bilbo Hiria Irratian eta Uriolan hauteskundeen jarraipena egiten ari gara elkarlanean. Gaurkoan, EAJko zerrendaburua izan da, Juan Mari Aburto. Aburtok zortzi urte egin ditu Bilboko alkate gisa, eta beste lau egiteko aurkeztu du bere burua. Promesak egitea ez baizik eta konpromisoak hartzea gustatzen zaiola dio deustuarrak. Kanpaina luze doala aitortu […]
Bilbomatiks taldeak asteburu honetan bere azken kontzertua eskainiko du Kafe Antzokian, zazpi urteko etenaldiaren ostean eszenatokira itzuliko da behin betirako agur esateko. Larunbateko kontzertua baino lehen Basauriko kartzelan eman dute kontzertua, presoen euskara irakasleen elkarteak bultzatuta, berezia izan da emankizun hori eta horrela kontatu digu Andok, taldeko baxu joleak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230524_bilbomatiks.mp3 […]
Euskal Eskola Publikoaren jaia ekainaren 4an izango da Mungian. Bakioko eskolak eta Mungiako institutuak antolatu dute jaia, eta gaur aurkeztu dute eguneko egitaraua. Egitarauari, jaiari eta STR taldeak egindako kantari buruz aritu gara Lurdes Imaz EHIGEko kidearekin. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230524_lurdes_imaz_eskola_publikoaren_jaia.mp3 Deskargatu hemen.
