Irati Bilbaoren musika izan dugu entzungai. Bere lehen proiektu pertsonala aurkeztera etorri da, Bilbo hiria irratira. Begin du izena eta asteazkenean Bilbo aurkeztuko du zuzenean. Iratik sortutakoak dira hasiera eta bukaerako kantuak , erdian bestelako sorkuntzak topatuko ditu entzuleak, neurri batean, propio bilakatu ditu lanean txertatu dituen beste lau kantak […]
Denboraldiko azken-aurreko programan, Applek WWDCn aurkeztutako Vision Pro gailuaz hitz egingo dugu, gailu horrek izango duen bizitza laburra iragarriz. Ondoren, Europari buruzko bloke luze bat izango dugu, batez ere adimen artifizialari eta konpongarritasunari buruzko lege berriak aipatuz. Berri azkarrak ere izango ditugu, eta adimen artifizialari buruzko TituLOL berezi bat. Sarean […]
Larunbatean izendatu zuten Juan Mari Aburto Bilboko alkate, EAJk Euskadiko Alderdi Sozialistarekin zuen akordioari esker. Bi alderdiek gobernagarritasun akordioa egin dute, eta batera kudeatuko dute Bilboko Udala datozen lau urteetan. Aburtok hiru alkateorde izango ditu eta udal gobernu berriak 16 sailetan banatuta dauden 6 koordinazio sail izango ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230619_Bilboko%20Udala.mp3 […]
Urduritasunez oraindik ere, baina gogotsu etorri dira bigarren saiora, Aitziber, Danel eta Gaizko. Gaurkoan, kuxkuxero literarioa: Roald Dahl eta zentzura, ez-idazle batek irabazitako Literaturako Nobel Saria eta idazle polemikoen onarpena edo gaitzespena. Gainera, “Puta zikinak” liburuak eta liburu-denda euskaldun batek jasandako erasoaz arituko gara. Amaitzeko, galdera: gehienbat, non irakurtzen dugu? […]
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute. Gaur eta bihar Gau irekia izango da Bilbon. Hiriaren urteurrenaren aitzakian hainbat esku hartze artistikoak egongo dira. EH kantuz izan dute hizpide, Bilboko Kantuzale ekartea, Euskal Herria Kantuz eta Bilboko […]
Argia astekariaren tartea azaletik abiatu dugu. Lurraren Altxamenduak taldeak egineko protestatik tiraka, hormigoiaren industria aztertu dute. Mundu mailako gas isurketen %10 eraikuntzaren sektoretik dator, eta horien %52 hormigoiaren ekoizpenetik. Esther Martinezi eginiko elkarrizketa komentatu dugu eta bukatzeko eliteko kirola eta osasuna aztertu dute Billabonan izandako mahai inguru baten kronikaren bitartez. […]
Denboraldiko akabuko KIROL ESKIROL egin dugu, eta hamaika kirol aztertu eta gero, LESIOAK ditugu zain, kirol-aje ozpina. Oier Gorosabel fisioterapeuta bisitatu dugu eta Ibai Zabala pilotari ohiak gorputzaren des-orekak aztertu ditu. Aerobik irakasleak, Maite Sarasolaren bertsoak, Euskal Herria Kirola elkartearen eskutik Markel Fernandez atletaren 400 metroko proban lortutako errekorra eta, […]
Denboraldiko azken-aurreko POTTOn sariketa eta puntuazioez aparte aritu gara eta bertso-otorduak ekarri. Andraka eta Dima. Ekainaren 2an eta 3an, afari eta bazkari hurrenez hurren. Diman, Ibon Iza izan genuen aurkezle-lanetan eta Hide Dohino gai-jartzaile; bapo bazkaldu eta gero kantuan izan ziren Jon Maia eta Aitor Sarriegi, Hide Dohino Yokohamako lagunaren […]
Medikuntzak aurrerapauso ikaragarriak eman ditu azken hamarkadetan lehen guztiz hilkorrak ziren gaixotasunak gainditzen laguntzeko. Horra hor, diogunaren berme, minbizietan edo hiesan lortzen ari diren emaitza onak. Alabaina, gure gorputzaren immunitate sistema nahiko ahulduta gelditu ohi da horrelako tratamendu bortitzen ostean, eta ahulezia horrek bide eman diezaioke gure baitan infekzio aski […]
KALEALDIA jaialdiak kaleko antzerkiz eta artez beteko du hiria ekainaren 19tik 24ra. Aurtengoa 24. edizioa izango da eta jaialdiak guztira 69 emanaldi eskainiko ditu eta denera 34 konpainiek hartuko dute parte. Nazioarteko konpainiak egoteaz gain, 10 konpainia bilbotarrek hartuko dute parte. Jaialdia hamaika espaziotan gozatzeko aukera izango da, baina gune […]
