Ostegunean, urriaren 19an, ekingo dio Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak Bilbon eta urriak 26 bitarte filmak ikusteko aukera izango da. 2009. urtean abiatu zuten jaialdia eta Kultura, Communication eta Desarrollo (KCD) izeneko gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen du. Gorka Lopez jaialdiko antolatzaileetako bat da berarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Bere hitzetan, aurten 54 lurraldetatik etorritako 64 film ikusteko aukera izango da. Gaineratu du, proiekzioa guztiak jatorrizko hizkuntzan eta azpitituluekin ikusteko aukera izango dela.
Deskargatu hemen.