19 mandamenduren inguruko hausnarketak bildu ditu Iñigo Martinez Peña filosofoak. Gaur egungo bizimodua ulertzeko ariketan, inkontzienteki geureganatu ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu. Abiadura, denbora, alaitasuna, konpromisoa, dibertitu zaitez asko dira ditugun mandatuak bizitza honetan eta ia denok jauzten gara baten batean. Estudioetan izan dugu Iñigo eta gogoetarako tartea eman […]

Atxuriko ehunka bizilagunek, Garcia Rivero eskolako eskola‐ komunitatearekin batera, Udalari eskatu diote Atxuri kalean eta Ibeniko kaian jarduteko, bertatik oinezkoen mugikortasuna lehenesteko, bai eta Atxuriko geltokiko espazio hutsaren erabilera publikoa eta herritar guztientzat irekia lehenesteko ere. Jai giroan autorik gabeko nazioarteko egunean  udalak auzoaren beharrei  muzin egiten diela salatu dute. […]

Yogurinha Borovaren bisita izan dugu Bilbo Hiria irratian. Eduardo Gaviña Yogurinha Borovaren alter egoa da eta, orain, umeentzat ere euskarazko kanta askatzaileak abesten ditu. Antzerkian Maria Urzelairekin dabil “Mari meri eta lari” antzezlanean.  Yogurinha Borova Las Fellini taldean sortu zen 1994ean Bilbon. Urte hauetan guztietan Yogurinha euskaldundu eta kantaria bilakatu […]

Bilboko Somera kaleko bizilagunek zonaldeak pairatzen duen ” degradazioa” salatu dute ostiralean. Aurpegi ezberdinak dituen arazo honek, bertan bizi diren bizilagun, merkatari eta ostalaritzako lagunei kalte eta ezinegona eragiten dion errealitate konplexua da. Egoera irauli beharrean gaude eta horretarako, irtenbide integral eta kolektiboa eman behar diogula deritzogu.Lehenengo pausua, Ostiral honetan, […]

‘Epizentroa’ zazpi ipuinez osatutako narrazio liburua dugu,  Nerea Loiola Pikazak ekainean aurkeztu zuen, erein argitaletxeak argitaratua. helduentzako lehen ipuin bilduma da, ‘Epizentroa’ narrazioetan emakumeak dira protagonista, eguneroko gertakari txikiak bizitzan sortu ditzaketen lurrikaren inguruko narrazioak bildu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210922_piper_epizentroa.mp3 Deskargatu hemen.

Atxuri auzoko hainbat eragilek – Lokomotorak, Atxuriko Eskola, Atxurigorri Elkartea eta abar – Jai-manifestazio bat deitu dute biharko,  ingurua bizilagunentzat bizigarriago egin behar dela azpimarratzeko. Irailaren 22an izango da, Autorik gabeko egunean, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, 16: 30ean, Santos Juanes plazan. Atxuri kalea itxi egingo da, eta manifestazioa Los Caños pasealekuraino joango […]

Zinema tartea irekiko dugu, aurten ere Ane Urkiola batuko zaigu Bilbo Hiria irratiko uhinetara, ohikotan ostiraletan etorriko zaigu, baina gaurkoan astelehena hautatu dugu, izan ere asteburuan zinemaldian ibili da. Zinemiran “Itxitik” bildumako lau film ekarri dizkigu Euskal Autonomia Erkidegoko berrogeialdiaren inguruko film laburren ekoizpenera bideratutako diru-laguntzen bidez sortutako film laburrak […]