Ekintza txikiak handi bihurtuz datoz Bilboko Aratusteak

Bilboko aratusteak aurkeztu berri dituzte, Otsailaren 19an abiatuko dira kopla txikien lehiaketarekin, ondoren egun handiak etorriko dira, Otsailaren 14tik martxoren 1era hainbat ekitaldi antolatu ditu eta Jai Batzorde Mistoak. Gaurkoan Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak aurkeztu dituzte Ibon Koteron Agorria eta Gemma Martínez Fernández aukeratu dituzte 2022ko Bilboko Aratusteetako Farolin eta Zaranbolas, hurrenez hurren, urteko festarik harrigarrienaren enbaxadore biak. Biak pozik agertu dira, eta adierazi dute ohorea dela eurentzat pertsonaia hauek gorpuztea. Pograman aldaketa txikiak egin dituzte bizi dugun egoera ahaztu barik: mozorro desfilea luzeagoa izango da pilaketak saihesteko edo eta gastronomikorik ez da egongo. Gainera umeentzako tailerrak aire librean egingo dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Somerako bizilagunek manifestazioa deitu dute larunbaterako

og. Ots 17 , 2022
Bihotzean Auzo Elkarteak eta Somerako Bizilagunak kalearen gentrifikazioa eta degradazio prozesua salatzeko manifestazioa deitu dute otsailaren 19rako. Somera 1etik hasiko da, 12.00etan. Bide batez, Udalaren ‘pasibotasuna’ salatu eta auzokideen eskaerak entzun ditzaten eskatzen dute. Datorren larunbatean manifestazioa egingo dute Bilboko Somera kaleko bizilagunek, ‘Somera Berpiztu!’ lelopean, kalearen degradazio egoera eta […]

Honekin lotuak