Glasgowrako martxa Bilboko Arriaga Plazatik abiatuko da gaur goizean, eta Santurtziko portuan ontziratuko dira ibiltariak, arratsaldeko 20:30ean. Ibilbidea gogorra izango da alderdi fisikotik: 29 etapa izango ditu, eta ibiltariek egunean 30 kilometro egin beharko dituzte, batez beste. Ecologistas en Accióneko eta Extinction Rebellioneko ekintzaileak 8 hilabetez aritu dira lanean, ekintza […]

Bilboko hirugarrenez hartuko du Espainiako arte eszenikoen Max sarien ekitaldia. Sariketaren 24. aldia izango da aurtengoa, eta Calixto Bieito Arriagako zuzendari artistikoak zuzenduko du astelehenean, Arriaga antzokian.  Aurrez, 2001ean eta 2007an ere Bilbon banatu ziren antzerkiko eta dantzako profesionalei zuzendutako sariak. Calixto Bieitok Max Sarien XXIV. edizioaren gakoak aurreratu ditu, […]

Bilboko Udalak BilboArgazki Jaialdian parte hartuko du aurten ere. Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkartea bultzatutako ekimen honek urrian zehar ospatuko du XV. edizioa, Bilbo argazkigintzaren nazioarteko hiriburua bihurtuz. Hala, urriaren 1etik 31ra bitartean, bederatzi erakusketa, bost tailer, bost hitzaldi eta jarduera berezi bat izango dira hiriko hainbat kultur gunetan, fokua […]

Urrian, ehun urte beteko dira lehen PEN kluba sortu zenetik, eta, mendeurrena ospatzeko, erakundeak liburu bat kaleratu du. Euskal PEN klubak euskarara itzuli du lana. Euskal pen klubeko lehendakaria  Laura mintegi dugu gurean PENen historia kontatzea da kontatzea zer-nolako erasoak izan dituen adierazpen askatasunak ehun urtean, Urriaren 5ean beteko dira […]

Gaurkoan hamabigarren saioan aktualitatez gainezka gatoz. Donostiako 69. Zinemaldiaren aitzakian telebista eta zinema kantuetan murgildu gara. zinema eta telebistako kantuen artean bidaiatu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210924_nostalgia_zinema_ta_telebista_12.mp3 Deskargatu hemen.

Badira hilabete batzuk Pantailak euskaraz ekimena martxan jarri zela gurean. Ikus-entzunezkoetan euskarak bizi duen egoera kezkagarria iraultzeko sortu da mugimendua. Gero eta ordu gehiago ematen ditugu pantaila aurrean. Zein da euskaraz dugun eskaintza? Benetan kontzienteak gara irensten ditugun ordu guzti horietatik zenbat diren gure hizkuntzan? Bestetik kezka sortu du Madrilgo […]

Zortzi ipuin osatzen dute “Lilurabera”, Yurre Ugarteren azken liburuak. Pop kultura da “Lilurabera” liburuaren erreferentziazko mugarria, eta “pop kulturaren alaba” gisa definitzen ditu kasu gehienetan emakumezko diren protagonistak. Izan ere emakumezkoak dira kontaketan agertzen zaizkigunak. Pertsonai guztientzat garrantzitsua dira, argazkiak, abestiak, musika, artegintza edo estetika. urre Ugarte gidoigilea da Literatura […]

Bilboko 22. Nazioarteko Dantza Jaialdia gaur,hasiko da Arabako Altraste Danza k konpaniaren “Zer dute loreek?”  ikuskizunarekin La Fundicionen. 2021eko Dantzaldiaren hurrengo hitzordua urrian izango da, hilaren 1ean, Barakaldo Antzokian. Bertan zuzenean ikusi ahal izango dugu Iratxe Ansa “Al desnudo” (Biluzik) ikuskizuna aurkeztuko du. Guztira, Dantzaldia 2021ek 12 hitzordu izango ditu, […]