Energia pobreziaren aurka ‘Sakeoari ez’ ekimena aurkeztu dute

Energia-pobreziaren aurkako nazioarteko egunarekin bat eginez, hainbat talde ekologistak, sindikatuk, auzo-elkartek, etxebizitza-sindikatuk eta gazte-taldek “Sakeoari ez, energiarako eskubidea” dinamika aurkeztu dute, argiaren prezioaren igoera salatzeko. Azken urteko argiaren prezioaren egoerak milaka pertsona pobrezia energetikora bultzatu dituela gogorarazi dute. EAEren kasuan, 10 etxetik 1 pobrezia energetikoko egoeran dago. Hau da, 70.000 etxe baino gehiago. Dinamika horren barruan, ekimen garrantzitsuena martxoaren 26an Bilbon egingo den manifestazioa izango da. Baina datozen asteetan ekintza gehiago aurkeztuko dituzte.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Frontoi luzean aritu gara pilota biziarekin

ol. Ots 18 , 2022
Kirolaren lubakian, Bilbo Hiria irratian gaurkoan be KIROL ESKIROL saioa aireratu dugu: Zesta Punta. Frontoi luzean aritu gara pilota biziarekin gerran. Ameriketatik Gernikara, Singapur eta Mexiko, materiala eta dolarrak… Miguel Anjel Bilbao zesta puntaren Wikipedia bizia lagun, Aritz Erkiaga eta Ihart Arakistain Ispazterreko eta Sopelako puntistak elkarrizketatu ditugu + Iker […]

Honekin lotuak