MUSIBLA #146: Turnstile, Fontaines D.C., Afrika Bibang, Karen Dalton, Dominique A, Leeroy Stagger, Sharon Jones and the Dap-Kings

Turnstile taldeak ekarriko digu bere musika hasierako tarte honetan. Glow On du izena euren azken diskoak, eta punk hardcore eremutik dabiltza. Indarra eta baxu indartsuak. Indar berarekin datozkigu Irlandako Fontaines D.C. taldeko kideak. Euren “Big” abesti erraldoiarekin harrapatu gintuzten Drogel izeneko diskoan, orain beste abesti berria aurkeztera datoz. Berberak dira. Aurreko saioan Afrika Bibang-en azken diskoa aurkeztu genuen. Orain beste behin ekarriko dugu. Ispilu Aurrean honek merezi duelako. Jauzi handia egingo dugu, badakit, baina zer diren gauzak Afrika Bibang-en ahotsak Karen Dalton ekarri dit gogora, aurreko mendeko 60ko hamarkadan eman zituen bere onenak bi diskotan. Hortik abesti pare bat, sakon eta lakar, zoragarri. Hurrengo gonbidatua Frantziatik dator. Dominique A eszena-izenez aurkeztu ditu bere lan guztiak, azken aurreko diskotik (La Fragilité- 2018) atera ditugun bi abesti ekarriko ditugu. Kanadako abeslari baten musika entzungo dugu hurrengo minutuetan. Leeroy Stagger-ek 2004an aurkeztu zuen bere lehenbiziko grabazioa. Blues-folk suerte baten barruan gorde daitezke bere abestiak, baina tenpo ertain horrek harrapatzen gaitu. 2019an Me and the Mountain diskoa kaleratu zuen eta bertatik abesti pare bat. Aurrera gure bidean, soul gehiago. Sharon Jones and the Dap-Kings banda zoragarriaren abesti pare bat ekarriko ditugu Give The People What They Want diskotik. Eta gaurko saioa bukatzeko bide berberari jarraituta Charles Bradley handiaren ahotsa entzuteko parada izango dugu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IREKI GAIOLA: Nova tempada, falamos co escritor Xesús Fraga e con Olaxonmario, falamos do documentario "Negro púrpura"

az. Aza 3 , 2021
Xa está aquí a nova tempada de Ireki Gaiola! Coma sempre, cargada de propostas interesantes da actualidade cultural galega. Neste programa falamos con Xesús Fraga, escritor galego recentemente galardoado co premio nacional de narrativa concedido polo Estado español. De seguido, cun dos persoeiros con mais fama no mundo dixital galego, […]

Honekin lotuak