Azaroaren 17arekin batera greba deialdia egin du ELA sindikatuak. Kalera atera dira Hego Euskal Herriko ehunka langile zaintza “publikoa, duina, unibertsala eta doakoa” aldarrikatzera. Zaintza gehienak “pribatizatuta edo merkantilizatuta” daudela salatu du sindikatuak. Halaber, sektoreko profesionalen lan baldintzak hobetzea ezinbestekoa dela adierazi du. Maite Leizegik zaharren egoitzetan eta eguneko zentroetan […]

1

Mendiko gaitza Idoia Garzesen helduentzako lehen eleberria dugu. Agustin Zubikarai beka jaso zuen aurreko urtean eta orain argitaratu du elkar argitaletxeak. Arlet Anaut protagonistak Osinbeltz mendian jasotako txartelari erantzungo dio, baina ondorioa inoiz espero gabekoa izango da, polizia agertuko baitzaio etxean dagoeneko ia ahaztuta zuen gutun horren inguruan galdezka Osinbeltz […]

Gaurkoan bi telesailen inguruan mintzatu zaigu Iskandar Hamawy. Lehenengo Ted Lasso komediaren inguruan. Futbol amerikarreko entrenatzaile xalo batek (Jason Sudeikis) zortea probatzea erabaki du Ingalaterrako futbol-klub batean, baina esperientzia faltak mesfidantza eta desadostasuna piztu ditu jokalarien eta zaleen artean. Bestetik asko hitz egin den telesaila izan du hizpide “Patria”. Fernando […]

Aste honetan Appleren azken produktuak birpasatuko ditugu, Europar Batasuna gurekin itzuliko da eta NAN berria sartuko dugu mugikorretan. Ekitaldien arloan, Librecon eta Durangoko Azoka agertuko dira gure agendan. Azkenik, bideojokoei buruz hitz egingo dugu Gaming Room-eko Gaizka eta Aitor gonbidatuz. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, […]

Gaurkoan Ane Urkiolak bi ikus-entzunezko lan komentatu dizkigu eta bien arteko erlazioa azaldu digu. ETBn estreinatu berri den “Hondar Ahoak” telesaila izan du hizpide. Hondar ahoak Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako thriller telesaila da, Koldo Almandoz zuzendariaren lan originala. Euskal kostaldeko arrantza portu batean gertatutako intrigazko istorioa kontatzen duen lau […]

1

Gaurko saioan balada generoa izan du hizpide Rafa Ruedak. Gilbert O ‘Sullivan irlandar abeslari eta musikagilearen “Alone again naturally” kantuaren bertsioak ekarri ditu. 1972 urtean  nazioartean ezaguna egin zen bere  “Alone Again (Naturally)”, “Clair” eta “get Down”kantuengatik. Bere pop lasaiak orkestrako moldaketa sofistikatuekin eta erraz entzuteko soft-rockarekin, 1970eko hamarkadaren hasieran […]

Sarek urtero urtarrilaren 9an, Bilbon, antolatzen duen manifestazioa, aurten, herriz herri egitea erabaki du. Egungo egoera kontuan harturik, euskal presoen baldintzak hobetzean urratsak ematen jarraitu beharra dagoela adierazi du. Beraz, segurtasun neurri guztiak hartuta eta leku zabal batean egingo dira aurten mobilizazioak. Urtero bezala, 17:30etan emango diote hasiera mobilizazioei, herriz […]