Edizio honetan, gure arreta jarriko dugu Euskaltelen eta bere azpiegituren aldaketan; Twitterren, eta bere formatuaren aldaketan; eta lehiaren agintaritzetan, eta bere izendapen aldaketan ere. Aldatu ez diren atalak bueltatuko dira, Berri azkarrak eta TituLOL. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. […]

2021ean Sopela eta Leioan ospatuko da Bizkaiko ikastolen jaialdia, Ibilaldia. Pandemia egoerak bete betean jo zuen aurten Elorrion egin behar zen ibilaldiaren ospakizunean, baina zailtasunak gaindituz, ekimen ezberdinak antolatzea lortu dute urte osoan zehar. Ibilaldia urtean zehar garatuz joaten den proiektua da eta edizio bakoitzean ikastola ezberdin batek antolatzen du. […]

Talde bizkaitarrak abenduaren 4ean kaleratuko den bederatzigarren diskoa aurkeztu du Bilboko Bira Kultur Gunean. ‘Musikak salbatuko gaitu’ izeneko diskoaren bidez, musikaren garrantzia aldarrikatu dute Alex Sardui, Gaizka Salazar, Mikel Caballero eta Haimar Arejita Gatibuko kideek. Azken honek adierazi duenez, sektore estrategikoa da musika eta gizarteari asko lagundu dio bizitzen ari […]

Klima larrialditik harago, kolapsoa izenburupean, gure gizarteak bizi duen krisi sistemikoaren eta haren aurrean dauden alternatiben berri emateko, Bizkaian barrena ibilbidea egin dugu Ekologistak Martxan eta Gune Ekosozialista taldeek gonbidatuta. Toki esanguratsuetan geldialdiak eginez, toki bakoitzari lotutako gaiak jorratu dituzte, egungo sistemak dituen mugak eta ezintasunak azaltzeko. gaiak Energia, Mugikortasuna, […]

Bilboko Udalak Miguel de Unamuno saiakera, Blas de Otero poesia eta Gabriel Aresti ipuin lehiaketako sariak banatu ditu  Gonzalo Olabarri kultura zinegotziak eman ditu jakitera saiak,  Inoizko parte hartze handiena izan dela azpimarratu du. Blas de Otero poesia lehiaketan  sari nagusia Jokin Erkoreka Abiorentzat izan da “Banda” lanagatik. Euskaraz 25 […]

Gatibu taldeak “ Musikak salbatuko gaitu”, diskoa aurkeztu berri du. 20 urteko ibilbidean kantu berriak egiteko gogoa edo indarra ere izan dute, jakin badakigunean  zaleekin konpartitu beharreko momentuak guztiz aldatu behar izan dituztela. Agian horregatik ere diskoak izenburu argia du “Musikak salbatuko gaitu”.  Sei kantu  berri eta bihotzetik eginikoa ematen […]

POTTO saioa, luze zein labur, bertsoa dugu gozagai. Gaurkoan laburrean izan gara, KOPLAtan. Aitzakiak, 11: Izuzkitzako Tomas ZITZE, Andrakako Rufino Arrola errementaria, Maurizia Aldeiturriaga (GURE lehenengo punkia), Xabier Amuriza maisua, Erika Lagoma , Onintza Enbeita, Nerea Ibartzabal , Jone Larrinaga, Joseba Barandiaran, Gabi Basañez, Xabi Aburruzaga , Miren Amuriza, Roberto […]

Xamar ikerlariarekin batera gure herrian behar duen hizkuntza politika aztertzen ari gara. Hizkuntza orok bere hegemonia behar du lurralde batean behintzat. Inor dudan jartzen ez duen hizkuntza baten inguruan , inor dudan jartzen ez duelarik hegemonikoa da. Gure herrian Frantsesa eta Espainola hegemoniko bezala. https://bilbohiria.com/docs2/2020/NormaltasunBerriaMIntzoan/201021_NBM_saioa_03.mp3 Deskargatu hemen.

Azaroaren 25a den honetan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunean, Bilboko Udalak irakurketa instituzional eta parte hartzekoa antolatu du Arriaga Antzokian. Indarkeria sexista hainbat modutan ematen dela azaldu du Nekane Alonso Berdintasun Saileko zinegotziak eta Bilboko Udala horretan lanean dabilela azaldu du: https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201125_Indarkeria%20matxista.mp3 Deskargatu hemen.

“Gabonak beti heltzen dira, eta ilusioa beti pizten da” lelopean ospatuko ditu Bilbok COVID-19ak baldintzatutako gabonak. Bilboko Udalak kultur ekimen seguruak eskainiko ditu barruti guztietan, tokiko sustatzaile eta eragileen aldeko apustu irmoa eginez. Halaber, hiria milioi bat led argi baino gehiagorekin eta barrutietan banatutako 57 zuhaitzekin apaindu da. Itziar Urtasun […]