Mohammed Ounasser migratzailearen historia eta “Atzerrian lurra garratz” antzezlana Argia astekarian

Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz  kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu aste honetako errepasoa. Mohammed Ounasser gazteari eginiko elkarrizketa nabarmendu dute azalean. 16 urte zituela bere herria eta familia utzi eta patera batean sartu zen Europako ametsaren bila. Iruñean bizi da eta 2019an Nafarroako Gazteriaren Saria eman zioten, bakarrik etortzen diren gazte etorkinei aitortza gisa. 1910ean Gasteizko gotzain izan zen José Cadena Eletaren historia ekarri digu, gotzainak haurrei euskarazko izenak jartzea debekatu zuen eta gaur egun kale bat du Gasteizen. Errepaso “Atzerrian lurra garratz” antzezlanarekin bukatu du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eneritz Furyaken "Emadan" lan berria, Rafa Ruedaren gomendioa

ol. Ots 19 , 2021
Gaurkoan Rafa Ruedak Eneritz Furyaken Emadan lan berria ekarri digu, hamar kantaz osatua. Duela hilabete sareratu zuen diskoaren izen bereko kantaren zati bat, eta duela astebete Sinkropredazioa kantaren bideoa sareratu zuen. 2017an argitaratu zuen bakarkako lehen diskoa Eneritzek, Kasernarat taldean aritu ondoren, hartu zuen izena buru zuela: Eneritz Furyak. Hurrengo […]

Honekin lotuak