Gaurko solasaldian Galder Perez izan da gurean, argitaratu berri duen Hiru geltoki lurrun liburua izan digu hizpide. Susa argitaletxearen Ganbila sailean hiru antzezlan plazaratu berri ditu. Lurrun minez, Lau metrora eta Off the record obrak biltzen ditu liburuan. Hiru geltokira eramaten gaituen trena dakar liburuak, abiadura handiko dramak. Hiru testuak bata bestearengandik nahiko diferenteak diren […]
“Arnastea bezain beharrezkoa”, esan ohi dugu. Eta, Jaiotzean, normalean, primeran egiten dugu, inork ez digu irakatsi behar, sartu egiten zaigu airea, barruraino, eta barriro kanpora doa. Etengabe. Jaiotzen garenetik, hil arte. Eta gehiago ere bada hatsa: ipar-orratza, sismografoa, norbere izatearen agerkaria. Baina, zer gertatu zaigu, hainbat eta hainbat lagunek, ganoraz […]
Heldu da uztailaren erdialdea, eta COVID 19ak baldintzatutako ikastaroari errepasoa egiteko mementoa. 2019-2020 ikasturteak izan dituen unerik aipagarrienak ekarri ditugu gaurko saioan. Joan zaizkigunak akorduan izan ditugu: Aintzane Buruaga bertsozale nekaezina, Jon Lopategi “Baltza” bizkaitar txapeldun eta irakasle-maisu handia eta Jon Barberena bertsolari-poeta; eta urteko zitarik handienak bueltan ekarri: Nafarroako […]
30 gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko Barnetegian. Bilbo hiria irratia bertara joan eta, gazteekin batera, irrati tailerra antolatu du. Bertatik bertara irrati saioak egiteko aukera izan dute. Denetariko saioak landu dituzte eta jarraian entzuteko aukera duzue. Lehenengo taldeak ipuina ekarri digu, amodiozko istorioa kontatu digute. Barre egiteko tartea ere […]
Bakaikuko Etxea Zenbat Gara kultura elkarteak sortu zuen 1990ean, hau da duela 30 urte ireki zituen ateak. Bertan Gabriel Aresti euskaltegiak barnetegiak egiten ditu, astebetez edo bi astez eta egunean 24 orduz euskaraz bizi delako ikaslea ingurune eta giro euskaldun batean. Barnetegiak euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen die ikasleei, baina, era […]
2008 urtean Blas de Oteroren jaiotzaren urteurrena dela eta Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak Blas de Otero-Bilboko Uria Nazioarteko Poesia Saria sortu zuten, aurten XII garren edizioa izan du sariketak. Irabazlearen poesia bilduma argitaratu berri du erein argitaletxeak, Eva Perez-Pons-en “Zaharkitze programatua”. Lehenengo literatur lana du Evak. Zaurgarritasunak […]
Bilboko Itsas museoan egindako agerraldian aurkeztu da 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzeko Bilboko erakunde eta euskaltzaleak egiten ari diren aurrelana. Lehen edizioan Euskaraldiak izan zuen eragina nabarmena izan zen Bilboko kaleetan ere eta bigarren edizioan eragina areagotzeko ariketak elementu berriak izango dituela gogoratu dute […]
Bilboko Udalaren babesarekin sortutako laguntza honen helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere pieza laburren sorkuntzari lagunduz. Hautatutako lana 2021eko LAUTAN HIRU jaialdian estreinatuko da. Iñaki Mendizabalek ekarri dizkigu laguntza onen zehetasunak. Proiektuak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 15ean amaituko da. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200714_inaki_mendizabal.mp3 Deskargatu hemen.
Ander Erzilla saxofoi joleak Luigi Anselmiren poemak musikatu ditu Ekuru taldearen lanean. Diskoak zazpi kantu ditu eta horietariko bost Luis Anselmi poeta bilbotarraren lanak abiapuntutzat hartuta konposatu dituzte. Beste kantuetako baten letrak Andoni Mujikarenak dira. ‘Itsasoa laino dago’ abesti herrikoiaren moldaketa da beste konposizioetariko bat. Ander Erzilla sortzailearekin batera Ekuru […]
Gaurkoan ikasturteko azken kolaborazioa egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Uda ostean izaten den min baten inguruan mintzatu zaigu Zerbikaletako zartakoaz. Batzuetan, bizkarrezurrak sigi-saga mobimendu bortitzak jasan behar izaten ditu; trafiko istripuak, atxilotze-inkomunikazio aldiak… kasu tipikoak izaten dira, esate baterako. Halakoetan momentuko beroaldian ezer gutxi igartzen bada ere, minak ordu batzuetara […]
