Hervé Bourhis eta Brünok 2016an frantsesez argitaratu zuten Le petit livre de la Black Music liburua, Dargaud argitaletxean. Geroztik italieraz, ingelesez eta, oraintsu, espainieraz ere (NORMA argitaletxean) eskuragarri dugun liburu honek gidoia eman digu AEBetako blues, rhythm and blues, soul, funk, hip-hop eta beste estilo batzuk aztertzeko eta baita kantu […]

Ez ohiko normaltasunean kultur jarduerak gutxinaka bueltan datoz, asteburu honetan “Meri, Mari eta lari” antzezlanaz gozatzeko aukera dugu. Maria Urcelai aktorearekin berba egin dugu. Meri, Mari eta Lari ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azken finean, askatasunaz. […]

Ekainaren 28ko LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean protesta egitera deitu du Bizkaiko E28 koordinakundeak. Saretuz borrokak dirau! , leloa erabiliko dute aurten, eta, hain justu, konfinamenduan saretzeak izan duen garrantzia nabarmenduko dute mobilizazioetan. dute mobilizazioetan. Bilbon eginen dute manifestazioa, ekainaren 28an, igandearekin, 18:30ean, Moyua plazatik abiatuta. Aste osorako prestatu dute egitaraua, […]

Ekainaren 20aren bezpera den honetan, hau da, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren bezperan, CEAR-Euskadik 2020ko Urteko Txostena aurkeztu du, “Errefuxiatuak Espainian eta Europan” izenburupean. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko asiloari buruzko datuak eman ditu, eta azaldu du nola eragin dien Coronavirusak erakundearen arretaren hartzaileei, alegia, asilo-eskatzaileei, migratzaileei, errefuxiatuei eta aberrigabeei. Itxialdian zehar, administrazio-jarduera […]

Porru eginda iritsi gara aste bukaerara, horregatik gaurkoan barazkia luzea, haritsua, zuri eta berde kolorekoa hautatu dugu. Porrua, porruaz eginiko platera izango dira protagonista. Hainbat motako porruak daude, baina motarik arruntenak, landatzen diren sasoiaren arabera, bi dira: udakoak, landatu diren urtean biltzekoak direnak, eta negukoak, landatu ondorengo urteko udaberrian biltzen […]

Koronabirusa dala eta, 2019-2020 ikasturte hau berezia izan da denontzat, baita Aiko taldearekin dantzak ikasten ibili direnentzat. Ordenagailu aurrean dantzan bukatu dute eta buruan genituen hainbat egitasmo hankaz gora. Dantzaz eta ikasteko metodologiaz jardun dugu Sabin Bikandi dantzari eta txistulariarekin.  AIKO Taldetik euren eskuetan zegoen guztia egin dute elkarrekin dantzan […]

Urtebete bete da Abando Bizigarri eta Osasuntsua elkarteak mobilizazioak egin zituenetik, eta urtebete da hirigintza gizatiarrago eta osasuntsuagoa, ez espekulatibo eta inbaditzaile baten aldeko aldarrikapena egin zuenetik. Udalak Bilbo berdearen aldeko aldarrikapenak egin ditu eta Gotzaindegiak, komunitateari zerbitzua emateko dagoela esan du. Emaitza, ordea, higiezinen operazio opakoa izan dela salatu […]

“Etxean ondarea mintzoa liburuan” oinarritutako saioa. Mende luzetan gure gizartearen oinarrizko erakundea aztertzen ari gara. Xamar ikerlariarekin batera Euskal Herriko etxeen inguruko xehetasunak ezagutzen ari gara.  Gaurkoan Gipuzkoako dolare baserrien inguruan jardun dugu. Sagardoak garrantzi handia izan du, Itsas munduan eskorbutoren kontrako botika zen. XI. mendetik aurrera, Ameriketara iritsi ondoren, […]

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, hurengo osoko bilkuran eztabaidatzeko proposamena aurkeztu du, momentu honetan garatzen ari den hiriko Hiri antolaketa plan orokorra proiektua birplanteatzea eskatuz. Alaitz Argandoña Auzo elkarteen federazioko kidea izan da gurean. COVID 19ak ekarri digun egoerak, hiri eredu berri baten inguruko hausnarketa egiteko aukera eskaintzen digu, espazio publikoaren […]