Gaur, Braulio taldeko kideak izango dira hasierako gonbidatuak. Ondarroako taldeak lau abesti indartsu bildu ditu lehenengo diskoan, eta dagoeneko martxan dabiltza proiektu berri honekin. Segidan beste proiektu berri bat, oraingoan Eibartik. Nor Naiz? Taldeak estreinako diskoa kaleratu berri dute, abesti erritmiko eta soinu desjosia. Aguxtin Alkhatek disko berria ondu du, […]
Gaurko bertsio saioan Rafa Ruedak New Order taldearen kantu batekin abitu da. Pop elektronikoaren munduan erreferentzia garrantzitsua da New Order, Joy Division taldeko musikariek 1980an sortua, Ian Curtis liderraren heriotzaren ondoren. 1980. urtean. Movement (1981) lehen diskoa erraz alderatu daiteke sorrarazi zuen taldearen estiloarekin, baina Power Corruption & Lies (1983) […]
Bilbao kultura programazioaren barruan bihar “Gora kasete” ikuskizuna eskainiko du Eidabek, Leire Sanjurjo aktorearekin berba egin dugu. Izeko Margaritaren urtebetetzea ospatu behar dute. Margarita taldekideen izeko martxosoena da eta bere neurrira egindako oparia egin nahi dute: bere bizitzako abestiekin grabatutako KASETE bat; gure maitasun osoz egindako opariak erositakoak baino bereziagoak […]
Bizi dugun egoerara egokitu behar izan du UEUk bere eskaintza: datak moldatu eta ekainetik irailaren hasiera bitartean 17 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil eta Donostian. Irati Iciar UEUko Udako Ikastaroen arduradunak azaldu digu.. Eibarren (UEUren ikastetxe nagusian), Donostian eta Usurbilen uztailaren 13ko astean egongo gara, Iruñean […]
Gazteolako gazteak musika saioa eskaini digute. Musika zerrenda propioa ekarri digute. Aukeratutako 10 abestien zerrenda, Gatiburen “Aske bizi” azken postuan dago, eta lehenengoan Zetak taldearen “Hegan” kantua. Kirol tartean futbola eta saskibaloi txapelketaren sailkapena errepasatu dute. Saio bukatzeko asmakizunak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200710_%20irrati%20tailerra.mp3 Deskargatu hemen.
Ze eingu udan? Galdera horri erantzun eta proposamenak ekarriko ditugu Bilbo Hiria irratia. Lehenengo geldialdia Bilbon bertan egingo dugu, Itsasoarekin izan dugun harremana ezagutzeko parada dugu Itsamuseum museoan, Dagoeneko hasiak dira hainbat ikastaro eskaintzen, besteak beste, Bizkaiko golkoa ezagutu, itsasadarrean txangoak… Bigarren proposamena Izkiko parke naturalera eramango gaitu Sua argitaletxearen […]
Gaurko urrezko kantua Kea izan da, joan den udazkenean Zea Mays taldeak Atera izeneko bilduman. Aiora Renteria euskal kantagintzan ahotsik eta mirestuenetakoa dugu. Disko honetatik beste abesti bat ere entzun dugu, Zintzilik hain zuzen ere, Sarriren hitzekin egindakoa. 1966an Newcastleko The Animals rock-blues taldea desegin zen, bi urteko ibilbide arrakastatsuaren […]
2012ko FM irrati lizentziak EAEn banatzeko lehiaketa bertan behera utzi zuen Eusko Jaurlaritzak berak, 2012ko abenduan. 2019ko otsailaren 26an, berriz, Eusko Jaurlaritzak, lehiaketa hartan emandako lizentziei onespena eman eta 17 esleipen horiek eman zituen. Esleipen horien artean, Bilbo Hiria irratiak 2012an bere euskarazko irrati proiektua aurkeztutako lau frekuentziak zeuden: 88.5 […]
Gazteolako gazteak irrati saio berezia egin dute gurean. Eguraldiaren iragarpenena adituak direnez hurrengo egunetarako aurreikuspenaren berri eman digute. Ane Nagore eta Teresak animalien inguruan eztabaidatu dute. Solasaldia Txakurren inguruan hitz egin dute. Saioa bukatzeko zenbait bitxikeria ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200709%20IRRATI%20TAILERRA.mp3 Deskargatu hemen.
Hirugarren urtez Uztailaren 13an DononaDonea alter jaialdia antolatu dute Mundakan. Eleder Aurtenetxe irratiko lagunak jaialdi honen xehetasunak ekarri dizkigu . DanonaDoneak, zulo irekiaizeneko ereduarekin esperimentatzen du. Eredu horrek sormen kolektiboa eta bat-batekotasuna,nahastea, sorpresa eta denon parte hartzea bultzatzen du. Aurten bizi dugun egoera dela eta agian zentzu gehiago hartu du […]
