Giza kate erraldoia antolatuko dute gaur arratsaldean Mujikako eta Atxuriko eskolen egoera salatzeko

Auzoko elkarte ezberdinek zein hezkuntza komunitateak antolatutako ekimena da eta eskola publikoen defentsan zein bi eskola hauek sufritzen dituzten baldintza txarrak salatzera aterako dira Bilboko kaleetara. “Euskal eskola publikoaz harro” lemapean hartuko dituzte kaleak eta aldaketak etorri bitartean geldirik geratzeko asmorik ez dutela adierazi dute.  Arratsaldeko 16:30etan hasiko da mobilizazioa eta bertan parte hartzeko deia luzatu dute antolatzaileek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Udagoieneko Ostera ekimenaren XXI.edizioa martxan da

og. Aza 19 , 2020
Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Udagoieneko Ostera kultur egitarauak Bizkaian kulturaren bidez euskararen erabilera sustatzea du helburu. Halaber, euskal sortzaileak eta euskal sorkuntzak plazaratzea eta jendeari hauek ezagutzeko aukera emateaz ere arduratzen da ekimena. Emanaldi guztiek euskara izaten dute ardatz eta beraietan kalitatea eta aniztasuna izaten dira […]

Honekin lotuak