ELA eta LAB sindikatuak atzo, Confebask elkartearen Bilboko egoitzetara jo zuten. Bi sindikatu abertzaleek patronalaren borondatea neurtzeko garaia dela aldarrikatu zuten. Lan baldintzak duintzeko lanbidearteko akordiorako proposamena egin dio Confebaski. Horren inguruan berba egiteko Xabier Ugartemendia izan da gurean. Gaurkoan Gehiengo Sindikalaren izenean, ELAk eta LABek CONFEBASK patronalari lau akordio […]

Saioari hasiera emateko Bill Callahan ekarri dugu Shepherd in a Sheepskin vest diskoarekin. Callahanek amerikana sustraiak dituen lo-fi musika jorratzen du. Bere etxean kaseteak grabatzen hasi zen eta hortik heldu zaio, zalantzarik gabe, produkzio minimalista horiekiko zaletasuna. Hurrengo diskoa, disko berezia da, Calexico eta Iron & Wine taldeek Years to […]

Gaurkoan Xerezaderen artxiboan ALice Munroren beste ipuin bat gozatzeko aukera dugu. “Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak” liburuan Bederatzi kontakizun, Alice Munroren unibertsoan kokatuak, zeinetan gertaeren joanean ustekabeko batek edo bat-batean oroimenera ekarritako zerbaitek bizitza oso bat argitzen baitute. Munroren literatur mundua “eguneroko bizitza” da. Isabel Etxebarriak ekarri du euskara. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Xerezade/20-01-02_Etsaiak_lagunak_ezkongaiak_maitaleak_senar_emazteak_2zatia.mp3 […]

Gaurko saioan Rafa Ruedak  Just what i needed kanyua izan du hizpide. The Cars 1970eko hamarkadaren amaieran sortutako rock talde estatubatuarra da, Massachusettseko Boston hiritik datorrena. Ric Ocasek gidatuta, eta Benjamin Orr, Greg Hawkes, Elliot Easton eta David Robinsonek osatuta, 1970eko hamarkadaren erdialdean sortu ziren punkaren loraldian; 1977an Elektra Records […]

Gorputza dugu, gorputza gara, eta holan danez, jaio eta hil arte sexualizatuak gara. Umetan askotan erreprimitu nahi izaten dute ingurukoek (“zer ari zara ikutzen?”; begiratu zigortzaile bat,…), barne-bulkada mugatu. Plazera, desira, gogoa, jakin-mina, samurtasuna, gozamena, kontaktua,… atseginaren bila ibiltzen gara senez. Esplorazio, barne-ezagutza eta sozializazio bide amaigabea. Eta txikitatik ematen […]

Lau dira guztira eta denak urtearen barruan bizi dira… nortzuk dira? Bai, urtaroak dira, udaberria, uda, udazkena eta negua. Eguraldi txarra denbora luzez egin duenean batzuek izenak aldatzea eta neguberria, negua, neguazkena eta uda jartzea proposatu dute. Zein da zuri gehien gustatzen zaizun urtaroa? https://bilbohiria.com/docs2/2020/Gaurezdagoeskolarik/200110_gaurezdagoeskolarik_udaberriaren_sorrera.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko kantuek etxea izango dute ardatz. Gizakien bizimodua etxean datza, bertan jaio, hazi, hezi, maite, gorroto eta hil egiten dugu, beraz, harritzekoa ez da milaka kantuk gure etxearn bertan edo etxerako bidean gertatzea. Guk aukera txiki baina ederra egin dugu eta guztietan etxean dugu bure bihotza. Hator hator mutil etxera […]

Euskara ikastea euskaldun guztion eskubidea da, baina badakigu askotan hainbat traba gainditu behar izaten direla, errealitatea den modukoa delako. Euskal presoek ere euskara ikasteko eskubidea dute eta horretan lanean dihardute hainbat euskara irakasle, euskal presoak HABEko ikasle ofizial izateko lanean ari dira. Datozen egunetan erakundeko ordezkarien berri izatea espero dute. […]

Arrigorriaga Harrera, Ongi etorri Errefuxiatuak, Biziz Bizi eta Arrigorriagako Gazte Asanblada elkarteek sortutako proiektuaren emaitza da Arrigorriagako Bizi Eskola. Arrigorriagako harrera elkartearen laguntzaz migratzaileak bizi tokia eta integratzeko tokia dute.  Arrigorriagako Bizi Eskola, urtarrilaren 17an inauguratuko dena. Proiektua, duela urte bat herrian bizi diren migratzaileek dinamizatuta, herritar guztiei egongo da […]