MUSIBLA #93: Ought, Fu Manchu, Sault, Black Midi, Alabama Shakes, Helado Negro

Montrealeko Ought taldearekin emango diogu hasiera gaurko saioari. Sun Coming Down diskoa 2015ean grabatu zuten eta bertatik abesti luze bezain mamitsua ekarriko dugu, Beautiful Blue Sky izenekoa. Bigarren abestia euren azken diskotik aterako dugu (Room inside the World). Hurrengo taldea Fu Manchu talde kaliforniarra da. Azken bolada honetan entzun ditugun soinu pisutsuenak biltzen dituzte euren Clone of the Universe diskoan. 70. hamarkadako soinu eguneratua. Sault taldea ekarriko dugu segidan. Talde honek 5 eta 7 izeneko diskoak kaleratu ditu oso denbora gutxian, bat 2019ko maiatzean eta bestea urte bereko uztailean. Eta ez dira disko motzak. Eurei buruz oso gauza gutxi dakigu, sekretismo ikaragarriarekin ostentzen dira. Aurreko saioan eta beste batzuetan entzun dugun Black Midi, Londoneko talde interesgarriaren Schlagenheim diskotik beste bi abesti entzungo ditugu gaur ere. Alabama Shakes taldean Brittany Howard dabil gitarra jole eta abeslari. Badakizue disko oso interesgarria atera duela bakarka, baina gaurkoan bere taldearen musika entzungo dugu. Sound & Color diskotik bi abesti eder. Bukatzeko Helado Negro eta bere taldearen abesti pare bat, euren azken diskotik This Is How You Smile.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Xamar irakasle eta idazlearen soinu banda

lr. Mar 7 , 2020
Gaurko saioaren lehenengo orduan urrezko kantarekin hasi gara: Kaliforniako Tom Russell-en The Basque (1991) izeneko kantua entzun dugu. Jarraian, hainbat euskal kantarik euskaratutako kanpoko abesti batzuk entzun ditugu: The Age of Self (Robert Wyatt), Ruper Ordorika (1990), I’ll Be Your Mirror (Lou Reed), Maddi Oihenart (2014), I Fought the Law […]

Honekin lotuak