LANAREN EKONOMIA: Lan Harremanen Kontseiluaren txostena eta greba orokorraren osteko egoera aztergai

Sindikal agendarekin abiatu dugu gaurko saioa. Langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzen dugu hemen, Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariek gidatuta. Gaurko koiuntura atalean Endika Alabort Amundarainek Lan Harremanen Kontseiluak argitaratutako txostenaren azterketa zehatza egin du. Egitura atalean greba orokorrak utzitakoa aztertu du Jon Bernat Zubirik. Argia astekariarekin elkarlanean egindako atalean Urko Apaolazak kontatu digunez, Erbetegi dorretxea, XV. mendeko eraikin zibil esanguratsua, behera bota dezakete, AHTren ibilbidean egindako aldaketa baten ondorioz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11.Ispilu : "La llorona" (Chavela Vargas) #bertsioak

al. Mar 9 , 2020
Gaurko saioan Chavela Vargas handia izan da protagonista. Kantu herrikoia hautatu du Rafa Ruedak. Testu originala luzea da eta artista ezberdinek bertsioak egiterako orduan pasarte ezberdinak hautatu dituzte. Mexiko iraultza du gaia. Chavela Vargas izen artistikoaz ezaguna, Costa Rican jaiotako mexikar abeslaria izan zen. Rantxera musikaren interprete nabarmenenetakoa izan zen, […]

Honekin lotuak