Sara Mirones bizitza oso berezia bizi izan du azken urteetan. Pandemian, mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten eta, ordutik, bere esperientzia pertsonala eta borondatea gizartea kontzientziatzeko bideratu ditu. Mastozitosiak gorputzeko mastozito izeneko globulu zuriak gehiegi sortzea eragiten du, larruazalean orbanak agertzea eta bestelako sintomak sor ditzake pertsonaren arabera. Bere […]

Horrela hasi zen dena… Duela ia hamar urte, hamarnaka auzokidek HERRIKADAri hasiera eman zioten, eta horrekin batera, Karmelaren historia berria idazten hasi zen. Bi urte abandonatuta egon ostean, 2014ko azaroaren 14an, Karmelo Ikastolako eraikina berreskuratu zuten, “auzoarentzat eta auzotarrentzat proiektu alternatibo eta herritarra” sortzeko helburuarekin. Ordutik hona, Karmela espazio bizia […]

Durangoko Azokak 60. aldia izango du aurtengoa, eta «egokitzen» eta «hobetzen jarraitzeko» hainbat aldaketa izango direla adierazi du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko kudeatzaileak. Betiere proiektuaren funtsari eutsita. 60 urteko ibilbidea egingo du aurten Durangoko Azokak, baina data borobil baten ospakizunean zentralitatea jarri beharrean, urte hauetan guztietan garatutako ibilbidean jarriko du […]

1967 urtean gaude, diktadura frankista betean. Askatasun egarri ziren gazte batzuek Donostiako seminarioan elkartu, eta apaiz izateko bidea utzita, bestelako fede bati ekin zioten: musikarenari. Hala sortu zen Enarak taldea, garai hartako Euskal Herrian guztiz arrotza zen zerbait eginez: pop, rock eta psikodelia estiloak euskaraz jotzen. Lau urtez hamaika kontzertu […]

Jeff Tweedy, Wilco taldeko burua, irudimen eta samurtasunez betetako kantugile klasikoa da. Twilight Override bere azken diskoan hiru disko, 30 abesti eta introspekzio, umore eta esperimentazio musikala bildu ditu. Tweedy-k berak dio: “Disko hau iluntasunari argi gehiago emateko ahalegina da, aurre egiteko garai korapilatsuari”. Disko honetan, melodia bikainak, gitarraren tonua eta testu […]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren saioa izan da Galdakaon, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Irune Basagoiti izan zen garaile 473 punturekin; eta, bigarren, Enare Muniategi 459 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Bittor Altube, Asier Galarza eta Paule Ixiar Loizaga; hurrenez hurren, 452, 451, 440 punturekin. Seigarren gelditu zen […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean, Linguae Vasconum Primitiae, Bernart Etxepareren liburua. Euskaraz inprimatutako zaharrena da, eta joan den larunbatetik Baionako Euskal Museoan ikusgai dago. Horri buruzko erreportaje zabala eskaini diote. Net Hurbil atalean, berriz, Frantziako egoera politikoa aztertu dute. Fondo-fondoko auzia da herrialdea krisi ekonomikoan dagoela, […]

Euskal musikaren historian izen berezia utzi duen talde bat da Akelarre. 1970eko hamarkadan euskaraz abesteko hautua egin zuten garaian, ez zen erraza “marearen kontra” aritzea; baina haiek hala ere oholtzara igo ziren, konpromisoz eta pasioz beterik. Lau hamarkadaren ostean, Akelarre agurtzeko prest dago, baina ez isilpean: “Akelarre: marearen kontra” dokumentalarekin […]

Heriotzaz hitz eginez bizitza agerian uztea. Horixe egin dute Formol Laborategiko kideek ,Edurne Azkarate, Intza Alkain eta Mikel Ibargurenek, Susa argitaletxearen enkargu berezi bati erantzunez. Biziei ere omen poesia liburua oinarri hartuta, “poesia ez-errezital bat” sortu dute: Heriotzak Eduardo du izena. Poemek esaten zietenari jarraituz, bunker batean sartu dira hirurak; […]