PIPERPOLIS:‘Sorginak, putak, terroristak’, tortura politikoaren azterketa ikuspegi feministatik

Urriaren hasieran kaleratu zuen Txalapartaren eskutik Olatz Dañobeitiak Sorginak, putak, terroristak. Indarkeria matxistaren ertzak: tortura politikoa. Liburua eraldaketarako proposamen bat da, hausnarketarako proposamen bat da, aldarrikapen bat, salaketa bat da. Baina bereziki, biolentzia matxistaren ertz zehatz bat azpimarratzeko eta biolentzia politikoaren interpretazio berri bat egiteko saiakera bat da.Hainbat indarkeria espezifiko izendatzen ari garen garai hauetan (obstetrikoa, psikologikoa, bikarioa…) tortura politikoa ere indarkeria matxistaren alderdi espezifiko batzuk dituen biolentzia dela landu nahi izan du, interpretazio marko bat garatu. Bihar Bilbon aurkeztuko du eta aitzakia hartu dugu berarekin berba egiteko.

Dekargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Norbait hil da hemen: 45

az. Urt 28 , 2026
Benetakotasuna agerizkoa da etxeko toki honetan. Gurekin, irratian: Logela. Laukote zintzo eta jator hau aurreko urtean aurkeztu zaigu, eta orain, haien proiektuaren bueltako ideia eta asmo batzuk azaldu dizkigute. Ezingo dituzu instagramen aurkitu, interneten pista bakarra baitzuten orain arte (Saliri eskerrak). Baina orain, gogoz espero dugun diskoa atera arte, saio […]

Honekin lotuak