Guztira 32 urteko espetxe zigorra eta 112.400 euroko isuna. Zigor eskaera hori egin dute lau sopeloztarrendako, joko areto baten kontrako ekinaldi batzuetan parte hartzea leporatuta. 2021ean hasi zuten bide judiziala eta epaiketa etengabe atzeratu izan da. Lau herritarrei babesa adierazi eta horien absoluzioa exijitzeko, Sopelako 4ekin 1 plataforma sortu dute. Joseba batu zaigu eta argi adierazi digu guzti hau montaje polizial bat dela. Larunbatean Urtarrilak 31 manifestazioa deitu dute.
Deskatgatu hemen.

