EHU-Palestina sareak prentsaurrekoa eman du unibertsitateko errektoretzarekin izan dituzten eztabaiden eta aurreikusitako ekintzen berri emateko. Taldeak positibotzat jo du errektoreak irailaren 17an egindako adierazpena, eta ziurtatu du bere ustez “aurrerapauso argi bat” suposatzen duela.Era berean, «Palestinako genozidioari erantzutea errektoretzaren lehentasunen artean dagoela jakitea poztekoa» dela gehitu dute eta 2023ko azarotik […]
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin, azaleko gaiarekin hasi eta barrura joaz. Ikasleen osasun emozionalak gero eta garrantzi handiagoa du gaur egun eskoletan: antolaketan, irakasleen lanean eta hezkuntza-komunitate osoan. Bestalde, Miel Anjel Elustondok Jose Mari Rekarte elkarrizketatu du, Arabako ikastolen sorreran funtsezko rola izan zuen gizona. 82 urte […]
Bilbok berriro ere zinema konprometituaren epizentro bihurtuko da urriaren 16tik 23ra, Film Sozialak Zinema Ikusezina Nazioarteko Jaialdiaren 17. edizioarekin. 2009tik, KCD GGKEk sustatutako ekimen honek munduko bazter guztietatik iristen diren istorio “ikusezinak” erakutsi ditu, giza eskubideak, jasangarritasuna, genero-berdintasuna eta kulturartekotasuna ardatz hartuta. Aurtengoan, 80 lan inguru eskainiko dira Bilboko 30 […]
Gazako egoeraren inguruko azken gertakarien aurrean, eta egoeren aldakortasuna kontuan hartuta, Gernika-Palestina herri ekimenak agerraldia egin du gaur goizean. Argi adierazi dute palestinarrei bakarrak dagoekiela beren herrialdearen etorkizunari buruz erabakitzea eta Palestinatik datorren ahotsa altxatzen jarraituko dutela. Gazako Osasun Ministerioaren datuak emateaz gain, balioan jarri dute azken bi urteotan Euskal […]
Amaitasuna Lizarran bizi den Maddi Etxeberria artistaren lehen diskoa da, artista gisa Maddi izena erabiltzen du. Artista ugarirekin kolaboratu ondoren, orain zazpi abestiko lana aurkezten du. Delikatua baina indartsua, lotsagabe eta freskoa. Letretan eta lerro bokaletan oso errotuta dago disko berezi eta interesgarri hau. BC Camplight proiektuaren atzean Brian James […]
Bilboko alde zaharrean gero eta zailagoa da bizitzea. Etxebizitzaren prezioak etengabe gora doaz, alokairuak ere gora egin dute nabarmen, eta funts putreen negozio goseak auzoaren bihotzera ere egin du jauzi. Mazabi funts putreak bloke osoak eta beheko solairuak erosi ditu, coliving, denboraldiko alokairu edo etxe turistiko bihurtzeko asmoz. Bizilagunek, LABeko […]
Bilboko artista gaztea dugu Harana, bere lehendabiziko kantuarekin musikaren plazara jauzi egin duena. Hurbil izeneko abestia duela gutxi kaleratu du, eta folk-pop kutsu epel eta gertukoa dakar, entzuleari berehala hurbiltzen zaiona. Mon Dvy ekoizlearekin grabatu du lana The Blue estudioan eta, abestiarekin batera, bideoklip zaindua ere plazaratu du, sormen talde […]
Mendatan jaio zen Bitoriano Gandiaga Artetxe fraide eta poeta euskalduna, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an. Hamahiru urte zituela Arantzazura joan zen fraidetarako eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi zituen Humanitateak. Zarautzen zuen zuen nobizio-urtea (1947-1948). Erriberrin egin zituen Filosofiako ikasketak (1948-1951) eta Arantzazun Teologiakoak (1951-1955). Apaiztu ondoren, Arantzazun eman […]
Urriaren 15ean Hego Euskal Herriko hezkuntza sistema osoan egun osoko lanuztea egingo da, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. LAB eta STEILAS sindikatuek hartu dute ekimena, eta azaldu dutenez, azken hilabeteetako mobilizazioen indarra ikusita, lanuztea egun osokoa izango da. Deialdia bat dator LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, CGT, Etxalde eta HIRU sindikatuek […]
Gaur goizean Bilbon Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an egingo duen ekitaldia aurkeztu du. Bilboko Bilbao Arenan milaka euskaltzale biltzeko eta euskararen etorkizunaren aldeko pizkunde berri bat sustatzeko asmoa agertu du Kontseiluak. Prentsaren aurregan egindako agerraldian gogorarazi dute duela urtebete ohartarazi zutela euskara larrialdi linguistikoan dagoela, eta ordutik egoerak okerrera egin duela: […]
