Udako Euskal Unibertsitateak bere udazkeneko eskaintza aurkeztu du. Urria eta abendua bitartean 22 ikastaro eskainiko ditu UEUk on-line, Eibar, Iruñea eta Azpeitian, guztiak, beti bezala, euskaraz. Matrikula epea dagoeneko irekita dago eta www.ueu.eus web gunearen bitartez egin daiteke.Gaurkoan udazkeneko ikastaroren errepasoa egin dugu Marikarmen Meñikarekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170918_elkUEU.mp3 Deskargatu hemen.

Bukatu da arraun denboraldia. Azken txanpan Donostiara begira egon gara, olatu erraldoiak izan ziren  Kontxako banderaren bigarren txandan . Han ibili ziren emakumezko arraunlariak ere, gora eta behera. Donostiako itsaso zakarrean ‘Tomatera’ kostata aritu zen ere, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian. Deustuko nesken ontzia azken postuan helmugaratu bazen ere, denboraldi handia […]

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako euskaltegien matrikulazio kanpaina martxan da, aurkeztu dute  Eusko Jaurlaritzak eta euskaltegiek. Izena ematera animatzeko Euskara ikasiz, mundu bat irabazi leloa aukeratu dute. Euskara ikasteak euskarazko mundu oso baterako bidea irekitzen diela esan nahi die euskaltegien matrikulazio kanpainaren leloak. AEK ere matrikulazio kanpaina abiatu du, %100 afektiboa […]

Chris Isaak-ek idatzitako abestirik arrakastatsuena dugu Wicked game malenkoniatsua. Oihartzun handiko nota arpegiatuak vibratoaren laguntzaz narraz eramaten dituen ahots tristearekin desamodio abesti ederra osatu zuen Isaak-ek. 1989ko Heart Shaped World bilduman argitaratu bazuen ere, David Lynch-en Wild at Heart filmean agertu izanak famatu zuen kantua. Gaurkoan kantu hipnotiko honen bertsiolari, […]

2

Gaurkoan Random Apocalypse elkarteak antolatutako bigarren festaren itxiera saioa duzue entzungai. Les Alsborregach dugu gaurko protagonista,  Mungiarra da eta 2010etik musika munduan murgilduta dabil. 2013tik Bilboko Kafe Antzokiko Stereorocks klubean DJ egoiliar bezala dago. Gaurkoan Sean Miller, Richard Sen, Floorplan edota Tigerskinen abestiez osaturiko saioa duzue entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2017/lurrazpikodoinuak/170905_lurrazpiko_doinuak_02.mp3 Deskargatu hemen.

Magia saioa izan dugu gaurko saioan, Aitor eta Iñigo batu zaizkigu, Tor eta Txoborro magoak. Aste Nagusia elkarrekin ikuskizuna eskaini dute, Aztikeriak izenekoa. Gaztetik izan dute afizioa magiarekiko. Magia aztiak egiten duena  sinestean datza, magia buruan sortzen da. Zer gertatuko litzateke mago batek loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? […]

Kataluniako galdeketari babesa azaltzeko saioa egin du ANCk Bilbon, Joseba Egibar, Maddalen Iriarte, Zelai Nikolas, Jordi Sanchez, Joan Tarda eta Jordi Turullekin. Katalunian urriaren 1ean egitekoak diren erreferendumari babesa azaltzea izan da  saioaren asmoa, eta sei hizlariek aho batez baieztatu dute galdeketa egingo dela. Jordi Turull Generalitateko bozeramailea, Joan Tarda […]

Arriaga plazan Kukai dantza taldeak “Topa “ ikuskizun berria aurkeztu du. Aste Nagusiko saio berezira batu zaigu Jon Maia dantzari eta koreografoa. Urte garrantzitsua izan da Kukai dantza taldearentzat, max sariak etxera ekarrita ikuslegoaren berotasuna sentitu dute. Udan egun batzuk atseden hartu ostean egun Topa kale ikuskizuna eskaintzen dabiltza. Kataluniako […]