Mozal legea aplikatuz, isuna ezarri dio Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Hala Bedi irratiko kazetari bati, iragan maiatzaren 18an Errekaleor auzoko argi mozketaren jarraipena egiten ari zirela, Ertzaintzak kazetariei ezarritako hesia apurtu eta gertatzen ari zena barrutik sakelakoarekin grabatzeagatik. Hala Bedi irratiak iragarri du ez duela isuna ordainduko. 2016ko ekainaren 22an, Eusko […]
Lehengo batean, euskararen mugarri batzuk aipatu genituen prentsari zegozkionak. Gaurkoan, beste agerkari batzuen inguruan solastu gara Xamarrekin. Prentsaz beste, aipagarriak diren agerpen esanguratsu batzuk izan baititu euskarak zenbait euskarritan. Komikiak aipatuz gero, Poxpolin, irratian 1925ean lehen euskal irratiak sortu ziren, Donostian eta Bilbon. Baionan, Maite Barnetxe izan genuen euskarazko telebista […]
D’Capricho, Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpek osatutako Habanako duoa da. Udan han eta hemen dabiltza kontzertuak emanez eta Uztailaren 24an Bilboko Kafe Antzokian egongo dira. Gaurkoan Danieurisekin berba egiteko aukera izan dugu. Musika eta poesia ardatz dute kantuak egiterako orduan, Kubako idazleak baita euskaldunak. Andrazkubak euskarazko kantu bilduma argitaratu […]
Maite Arroitajauregi musikaria izan da Kulturgintzaren gradu ondoan, bere ibilbidea izan du mintzagai eta azken proiektua “%100 Oion” deiturikoa. Biolontxeloan lizentziatua da. Zenbait taldetan parte hartu eta gero, 2009an Mursego sortu zuen, bakarkako proiektua, eta Bat diskoa argitaratu zuen. Harrezkero, bere gisako musika hizkuntza baten bila jardun du, folklorea eta […]
Haizeak energia mugitu eta urak energia bildu. Haizeak eta urak osatzen omen dute Feng Shui termino txinatarra. Etxearentzeko toki egokia aukeratu eta etxe-barrua (euriak bustitzen ez duena) gizakientzako modu egokian harmonizatzera bideratutako aintzinako artea dugu. Lourdes betean dabil gai honetan azken hamarkada luzean, aholkulari, irakasle, berri emale,… eta Feng Shuirako […]
Egun, paperezkoez gain, ikus-entzunezko euskarri digitalak nagusi badira ere, euskarazko kazetaritzaren aitzindariak paperezko kazetak izan ziren, hau da, bit-etan baino, atomoetan argitaratutako egunkari eta aldizkariak. Oraindik badira paperezko kazetak, bertsio digitalen ondoan gainbeheran badoaz ere, baina XIX. menderaino egin behar dugu atzera, osoki euskaraz ziren lehenengo euskal kazetak aurkitzeko. 1848an […]
Gaurtik aurrera irratiaren eguneroko zuzeneko jarduna eten egingo dugu, saiogile, editore eta kolaboratzaileok ondo merezitako oporrak gozatzeko. Datozen egunotan webgunean aurretiaz grabatutako gaikako saio batzuk argitaratzen jarraituko dugu, baina goizetako Hizpidea informazio saioa eta Ibaizabal magazina ez ditugu egingo. Aste Nagusian, berriz, indarberrituta bueltatuko gara, aurreko urteotan egin dugun legez, […]
Euskal poesia berriaren abiapuntua 1930 eta 35 artean ezarri behar da, ezbairik gabe. Gure lirikaren berritzea hiru olerkariren inguruan ardaztu zen urte haietan, Lauaxeta, Orixe eta Lizardiren inguruan, hain zuzen ere. Hirurek “noranahikotu” zuten gure hizkuntza larrekoa. Gaurko saioan Lauaxeta eta Lizardiren zenbait olerki gogoratuko ditugu Antton Valverde, Xabier Lete, […]
Uda gauza askotarako balia daiteke atseden hartzeko, parranda egiteko, eta baita ikastaroren bat egiteko ere. Uda sasoi ona izaten da euskara ikasteko edo hobetzeko, eta horretarako aukera ederra izaten da Barnetegia. Oporrak euskararekin uztartzeko aukera ematen digu Barnetegiak. Beste giro batean gure hizkuntzarekin bizitzeko. Hizkuntza barnetik kanpora. Gabriel aresti euskaltegiak […]
Orchestra Baobab aurten berriro grabaketa berria kaleratu dute, Tribute to Ndiouga Dieng. Afrikako rumbaren txapeldunak dira 1970ean sortu zirenetik. Senegaleko talde honek iragan azaroan hil zen Ndiouga Dieng taldekide zenari gorazarre egin dio 10 kantuko sorta honetan. Guk gaur entzun ditugunak: Foulo, Magnokouto, Sey, eta Caravana. Dr. John musikari ospetsuari […]
