PIPERPOLIS: Miren Narbaizarekin solasean, MICE bakarkako lana aurkeztu digu

Gaurkoan Miren Narbaiza musikariaren bisita izan dugu. Argitaratu berri duen bakarkako lanaz mintzatu da. MICEren, Miren Narbaizaren bakarkako proiektua dugu, 2017ko udazkenean argitaratu du lana nahiz eta bazebilen zuzenekoak ematen bakarka. Berako Atala estudioan grabatu du MICEk diskoa, analogikoan, hirukote formatuan, Joseba Baleztena (gitarrak, teklatuak, baxua, perkusioak…) eta Ilargi Agirrerekin (bateria, perkusioa). Joseba Baleztena bera arduratu da ekoizpen artistikoaz. Bilbon otsailean aurkeztuko ditu Kafe Antzokian kantu berriak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Heriotzaren omenez

az. Aza 22 , 2017
Bizitzaren atal garrantzitsua dugu heriotza, azkenengoa, hain zuzen ere, eta milaka herri kantu daude gai horren inguruan. Guk gaurko Theme/Time  horren inguruko kantu sorta bat aukeratu dugu non heriotza edota hilak protagonista diren. Aproposa iruditu zaigu Alvaro Ortegaren Olimpo Rock marrazkia hau ilustratzeko, rock mundutik beste mundura joan ziren izarrez […]

Honekin lotuak