Kontzeptu berri honetaz ez dago definizio komunik, denok onartuko dugunik. Zabalena: Energia zerbitzuen kostoa familia baten errentaren %10a baino gehiago denean. Kausak: Diru sarrera gutxi, etxebizitzaren eraginkortasun energetikoa eskasa edota energia prezioen garestitzea… Horregatik guk zahurgarritasun edo prekarietate energetikoa hobesten dugu. Saioa amaitzeko, The Clash-en kantu bat entzun dugu, dedikatoria eta guzti.
Hegoak, Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak, bere 30. urteurrena ospatuko du ostiralean , hiru hamarkadetako ibilbidean giza garapenaren eztabaiden inguruko ikerketa, formazio eta aholkularitza lanetan lagundu duten pertsona, erakunde eta kolektiboekin egingo du ospakizuna. Bizkaia aretoan izango da. Institutuaren nondik norakoak ezagutzeko ditugu Karlos Perez […]