Elkar Fundazioaren Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketaren 17. edizioa antolatu du. Helburu argia du lehiaketak, euskarazko irakurzaletasuna sustatzea eta haur eta gazteen sormena bultzatzea. Aurtengo edizioan, Alaine Agirrek idatzitako Zer jango du oiloak ipuina izango da oinarri, Belatz ilustratzailearen lanarekin uztartuta, eta gazteentzat komiki erronkak ere izango dira. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250306_elkar_borja.mp3 Deskargatu hemen.

Kaotiko taldeak 25 urte bete ditu. Arabako Agurain herrian sortu zen Kaotiko taldea 1999 urtean. Taldearen diskografia oparoak eta urte hauetan eskaini dituzten ehunka emanaldiek lehen lerroan jarri dute taldea, eta oraindik orain zuzeneko bakoitzean erakusten dute zergatik dauden taula gainean. Etenik gabeko musika bidean estudioko bederatzi disko kaleratu dituzte, […]

Gaurkoan Josuk BERRIAn argitaratutako iritzi artikulu bat ekarri digu. Bertan azaltzen duenez, oso ohikoak dira ekologisten arteko xextrak eta polemikak, ekoantsietate maila altua dago aktibisten artean eta gaur egun klima-aldaketaren eszenatoki negatiboenak saihestu eta trantsizio ekosozial zuzena bermatzeko estrategia eta taktiken inguruko ezbaiak bukaezinak dira, ezinbestekoak bezainbeste. Orain halako polemika […]

Faxismoaren kontra, ausardia feminista! lelopean, mugimendu feministak Bilboko kaleak hartuko ditu larunbat honetan, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Mugimendu feminista beste behin mobilizatzera deitu du eskubide sozialen eta askatasunaren defentsan. Erreakzio heteropatriarkal bortitz baten aurrean, sistema kapitalista eta patriarkalaren aurkako borroka indartzeko deia egin dute. Feminismoaren aurkako diskurtsoak indartzen ari direla salatu […]

Aintzinean zirgariek karga eramaten zuten, eta aurten Algara konpartsak euskaldunok daramatzagun zamak irudikatu ditu. Algara konpartsako Ane eta Jon izan ziren gurean, eta haiek azaldu zizkiguten mozorroaren nondik norakoak. Koplilletan Pantailak Euskaraz taldearen aldarriarekin egin zuten bat, eta hori ere izan genuen mintzagai.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_ane_jon_rente.mp3 Deskargatu hemen.

Uribarri konpartsa ere izan zen gurean, Janire gerturatu zitzaigun eta berak eman zizkigun mozorroaren xehetasun gehiago. HEVA Aceros Echevarriako langilez mozorrotu dira aurten, auzoan berebiziko garrantzia izan duen enpresako langileen omenez.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_janire_uribai_konpartsa.mp3 Deskargatu hemen.

Pinpilinpauxa konpartsako Andoni egon zen gurean, eta arratsaldeko koreografiaz ezer ez kontatu arren, 2025. urtea urte siderala izango dela aurreratu zigun. Mozorroaren nondik norakoak, aurtengo pegatinak eta Aste Nagusirako euren gaiaz aritu ginen.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_andoni_pinpi.mp3 Deskargatu hemen.

Bizizaleak konpartsako Gabrik “alternantzia” aldarrikatu zuen larunbatean, arratsaldeko kalejiran eta mozorro-lehiaketan Kaixo konpartsa ez den beste konpartsa batek iraz zezan. Inauteri aurreko larunbatean ospatutako koplillei buruz ere aritu ginen, “Guggenheim ez dugu nahi, Urdai-bai bai, Urdai-bai bai”.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_bizizaleak.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbatean, Bilboko Aratusteen egun handia izan zen Bilbon. Kalera irten eta zuzeneko saio berezia egin genuen bertatik, kaletik. Hasteko, Itziar Urtasun hurbildu zen gurera, jai arloko zinegotzia eta Bilboko Jai Batzorde Mistoko lehendakaria. Egunaren antolaketaren inguruko jakingarriak eman eta egunari buruz aritu ginen solasean.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_itzi_utazun.mp3 Deskargatu hemen.