Lau ataletan banatutako Franz Kafkaren Metamorfosia entzuteko parada ederra izango dugu Xerezaderen artxiboan, Ane Morales eta Jasone Larrinagaren eskutik. Hau Metamorfosiaren hiru ataleko lehena da. Haien ostean, hitzoste bat dator: “Trans Kafka. Metamorfosiarako hitzoste bat”. https://bilbohiria.com/docs2/2025/xerezade/MetamorfosiaBat.mp3 Deskargatu hemenXereza.
Gabriel Aresti euskategiko kultur ekarpena izan dugui, Beita webserieko sortzaileak izan dira gurean. Oñatiko Xup antzerki taldeak ‘Beita’ izeneko websaila sortu zuen 2023an. 15 bat minutuko 8 kapitulutan zehar, gazte kuadrilla baten parranda batean gertatutako sexu eraso baten ostean, kide bakoitzak zer jarrera edukiko duen ikusiko dugu. Youtube-n dago ikusgai. […]
Azaroan Euskal Herriak erabaki mobilizazioa iragarri zuten Gure eskuk, Herri Libre Bat ekimenaren bidez, ehun lagun baino gehiagoren atxikimenduarekin. Mobilizazio hori ekainaren 7an Bilbon egingo da, eta helburua da Euskal Herriko estatus politikoak berritu eta erabakitzeko ahalmen handiagoa lortzea. Herriz herri egindako aurkezpenetan eta eragile ezberdinekin izandako bileretan argi geratu […]
Merina Gris 2020an sorturiko taldea da eta Sara, Julen eta Paskal taldekideek osatzen dute. Taldeak 2022ko martxoan egin zuen debuta Zerua Orain LParekin. Ezinbesteko taldea bilakatu dira ordutik. Disko berria argitaratu berri dute, Zuloa deiturikoa, eta bertan doluaren inguruko kantuak bildu dituzte, disko labur baina landuan. Ostiralean Kafe Antzokian aurkeztuko […]
Iñigo Muguruza gogoratzeko, Elkar argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak elkarlanean antolatu dute Paradisu zinema bekaren bigarren eta azken edizioa Jon Castañeda, JonKass musikariak irabazi du. Kazetaria, musikaria eta irratiko kolaboratzaileak urtebeteko epea izango du diskoa plazaratzeko. Gurekin hizketan izan da, proiektuaren inguruko azalpenak ematen. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250326_joncas.mp3 Deskargatu hemen.
Hilerri paganora goaz denok batera. Norbait hil da hemen × Hil Faborez. Bigarren edizioa aurkezten duen festi familiar honetako lau kideak izan ditugu bertan. Festibalaren inguruko arrazoiak, planteamenduak, informazio interesgarri eta bizitakoak kontatu dizkigute. Bitartean, aurten lotu duten kartelazoaren talde tanda jarraitu eta kanta bana jarri dugu. Anima zaitezte plan […]
Aste Santuko programa honetan, tarteki bat egiten dugu, aipatu ditugun baina zertaz hitz egiten jarraitzen duten gaietara itzultzeko. Hasteko, LaLigak operadoreei agintzen jarraitzen dien blokeoei buruz hitz egingo dugu. Horiek webgune zehatzetan zentratzeaz gain, webgune legitimoekin partekatutako azpiegiturei ere eragiten diete. Esparru judizialean eman diren azken urratsak errepasatuko ditugu, eta […]
Kale Dor Kayiko elkartearen txanda asteon: ijituen elkartea da Kale Dor Kayiko eta Antoniorekin aritu gara solasean. Tio Manuelek sortu zuen elkartean duela 35 urte eta helburu berdinekin jarraitzen dute egun ere. Antoniok kontatu digu hainbat proiektu dituztela, horien artean, eskuartzeak. Eskuartze horiek familia, eskola eta gizarte esparruan egiten dituzte […]
Aiherra eskualdea bisitatu dugu eta 2025eko urtarrilaren 24an izan zen bertso-afariaren kantuak zabaldu ditugu, aukeraketa diktatorialean Nerea Elustondo eta Julio Soto izan ziren kantuan, Gozategia ostatuan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250414_potto_aiherra.mp3 Deskargatu hemen.
Idatzi edo idazle izan? Idazlearen liburuak edo ibilbide politikoa? Horiei eta bestelako galderei erantzuteko asmoz, Euskal Herritik Italiarako bidea egingo dugu, literatura iparrorratz. Halaber, literaturatik abiatuz, ikastolatik gizartera eta kaleetatik ikasgelara jauzika arituko gara, feminismoa bezalako aferak hizketagai. Merezi ote literaturak? BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2025/liburuenerrepublikatxikia/250415_liburuen_errepublika_txikia_24.mp3 Deskargatu hemen.
