Maiatzaren 6tik 15era egingo dute aurten Pantailak Euskaraz ekimenak antolatutako Pantailaldia egitasmoa. Euskarazko ikus-entzunezko edukiak sustatzeko ariketa bigarren aldiz antolatu dute, Euskaraldia hasi aurretik oraingoan ere. Bi helburu nagusi ditu: euskarazko ikus-entzunezkoan kontsumoa sustatzea, eta pantailen munduan euskararen gabeziak agerian uztea. Izen ematea oraindik irekita dago eta agenda proposamen bat […]

Bilbo Izan programak Maiatzerako Ametzola auzoan bisita gidatuak antolatu ditu. “Bilboko trenbidearen atzetik” izenpean, Bilboko AMETZOLA auzoan zehar bisita gidatua jarriko da martxan, hari nagusi horrekin. Helburu nagusia aurten aukeratutako hiru auzoen (Ametzola, San Adrián eta Abusu) historia eta bilakaera ezagutzera ematea da, trenbideak auzo horietan duen presentziaren garrantzia azpimarratuz. […]

Fikako txokoan izan zen bertso-bazkarian izandako ariketen aukeraketa diktatoriala zabaldu dugu Otsailaren 8an izan zen bertso-bazkarian murgildu gara Nerea Ibartzabal eta Aitor Etxabarriazarraga kantuan. OMBUAREN ITZALA pelikulari argi apur bat egin eta Pello Mari Otañoren mundura ere hurbildu gara; Xabier Euzkitze eta Anjel Mari Peñagarikano bikoaren grabazioa eskaini “Argentinatik jarriyak” […]

Donostitik zuzenean etorritako taldea dugu oraingoan, Indabe. Hiru gaztek sortzen duten talde honek disko bat atera berri du, “Ez banaiz” izenekoa. Saio honetan diskoari buruz eta azkenaldian izandako errefereteei buruz aritu dira. Momentu lasai batean entzuteko zerrenda polita irten da denon artean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250415_norbaithildahemen_19.mp3 Deskargatu hemen.

Gipuzkoako Asgarth heavy metal bandak Jainkoen egoitza lehen lana gogora ekarriko du. 25 urte bete ditu eta kontzertu bereziak eman dituzte, larunbatean Bilbon izango dira Zorrotzako gaztetxean. Gaur egun, bost musikari hauek osatzen dute Asgarth:Asier Enbil (ahotsa), Unai Zabala (gitarra), Ander Cañas (gitarra), Mikel Yarza (baxua) eta Etxahun Urkizu (bateria). […]

Ekologistak Martxan, Subflubiala EZ!, STOP Subfluvial eta Aldai Auzo Elkartea taldeek alegazioak aurkeztu dituzte Lamiakoko Azpi-ibaiaren proiektuak ingurumenean eta gizartean duen inpaktuagatik -IIA- Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena aldatzeko eskaeraren aurka. Testuan, azpiegitura hori gauzatzeak ingurumenean, gizartean eta osasun publikoan izango lituzkeen eragin larriak salatzen dituzte kolektiboek, eta proiektua geldiaraztea eta beste […]

Bloñ seikote baxenabartarraren musikarekin emango diogu hasiera gaurko saioari; Paxkal Irigoyen Etxeberrik eta Maia Iribarne Olhagarik sortu eta zuzendutako ikus-entzunezko lana da Bañolet Kantuz, Garazi eskualdeko herritarrekin auzolanean filmatua, eta berorren musika da Bloñ taldearen diskoko eta zuzenekotako mamia. Starchris izena du Body Meat-en debut luzea, badirudi gaur egun gure […]

Magiaren Topaketak jaialdiak bere 21. edizioa ospatuko du aurten, eta Bilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoak berriro ere ilusioaren eta ikuskizunaren gune bihurtuko dira. Ekimen hau maiatzaren 2tik 31ra bitartean izango da, eta guztira 11 ikuskizun eta erakusketa bat eskainiko dira. Jaialdiak maila handiko artista eta ikus-entzule guztientzat egokiak diren ikuskizunak […]