MUSIBLA #262: Annahstasia, Lorde, Xatiro, Shar Pins, Biderbost, J. Martina, L’Rain

Annahstasia Enuke, abeslari eta gitarra jole amerikarra ez zen izan hasierako kudeatzaileek nahi zuten izarra. Los Angelesen hazi zen modeloa, eta folk abeslaria, pop eta R&B-ra bultzatu nahi zuten. Estiloek praka estu moduan itotzen zuten. Bere ahots-irakasleak ahotsa zerbait desberdina bihurtu nahian saiatzen ziren: “Denek nire ahotsa akrobazia gehiagokoa, manipulagarria izan dadin nahi zuten.” Azkenean, Annahstasiak bere bideari ekin zion, ahots naturala azpimarratzen duten abestiak askatzen hasi zen, eta Tether da horren erakusgarri. Lorde taldearen txanda da orain. Proiektu hau gidatzen duen taldeak ez du narrazio lineal bat eraikitzen. Virgin grabazioan, dramatikotasunetik urruntzen den zerbait dago taupaka. Abestiz abesti ospakizun, nerabetasun sentimendu bat gailentzen da, beti ere heldutasun musikaletik aldarrikatua. Xatiro rap abeslari bilbotarrak Losers diskoa kaleratu berri du eta bere bidean koska bat gora egin duela iruditzen zaigu. Jolasa eta hausnarketa gurutzatzen dira disko honetan.

Shar Pins taldearen azken diskoa (Radio DDR) ekarri dugu azken saioetan eta gaur ere bai. Disko hau, aurrko urtean atera zen baina edizio berria kaleratu dute urte honetan abesti berriekin. Abesti itsasgarriak eta baikorrak. Biderbost taldea 2023an sortu zen Zumaiako entsegu lokaletako partaide ezberdinen artean. Rocka egiten dute, baina popa edota doinu dantzagarriagoak baztertu gabe. Taldekideei dagokionez, guztiak datoz beste talde batzuetatik (Marlik, Pertz, Hamarru elektrotxaranga, Megalopolis, Karter….). Eskuak izeneko diskoak taldeak sorturiko lau kantu biltzen dira 16 minutuko iraupenean. J. Martina taldekideek esan ohi dute pop soinuak baliabide oso ona direla inguruan gertatzen denarekin konektatzeko modu pertsonal eta emotiboaz. Negu Gorri izeneko disko honetan horren adibide ugari topatuko dituzu, gaur bi. Taja Cheek, profesionalki L’Rain gisa ezaguna, instrumentu anitzen jotzaile, konpositore eta esperimentazio zalea da, eta bera aukeratu dugu gaurko saioari amaiera emateko, I Killed Your Dog izeneko grabaziotik ateratako bi abestirekin.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilbo Zaharreko Berbalagun taldeak ikasturte berria Xake Espazioan abiatuko du

og. Ira 11 , 2025
Berbalagun egitasmoak urteak daramatza euskara sustatzen eta normalizatzen. Milaka pertsonak hartzen dute parte egunero jarduera hauetan, helburu argi batekin: euskara kalera ateratzea, gure eguneroko txoko guztietara heltzea, parkeetatik tabernetara, lantokietatik plazaraino. Egitasmo honek aukera paregabea eskaintzen digu euskaldunok elkar ezagutzeko eta gure hizkuntza naturaltasunez erabiltzeko. Gaurkoa Bilbo zaharrera goaz, bertako […]

Honekin lotuak