Gabriel Arestik lortuko du bere lehen lanpostua Zorrotzako portuan, eta honek dakarkio herri langilearen partaide bihurtzea. Migrazio urteak dira, eta Bilbo eta inguruko herrietan populazioa gorako doa etenik gabe. Klase borroka eta asimilazio linguistikoa eta kulturala era gordinean agertzen dira frankismoan. Gabriel  Arestik herri langilearekin konpromiso estua agertzen du, eta […]

Frankismoa amaitzean, bat egingo dute euskarak eta libertateak, iragarri zuen Gabriel Arestik alabei eskainitako poema batean. Hil zen Franko, eta zer gertatu zen ondoren Bilbon? Herritarrak piztu, Aste Nagusia jaio, euskara Korrika batean hasi, udal hauteskundeak eta aginte berritua. Oroimena eta nortasuna berreskuratu beharrean hirian. Uholdeak, industriaren gainbehera. Hiriaren eraldaketa. […]

Gabriel Arestiren ibilbidea Bilboko Arte Ederren Museoraino heldu da, eta bi bisitariei azaltzen die bertan ikusia eta bertatik agertzen den paisaia. Zein da artearen funtzio soziala? Zer dira museoak? Nola aldatzen dira, Historiaren garai desberdinetan? Frankismoak modu sakonean aldatu du guztia, arlo honetan ere bai. Baina artistak, poetak edo pintoreak, […]

Ibaizabalen ezkerraldean, Abandoko Errepublika Bilbok bereganatu zuen 1870 urtean, hiriaren lehen zabalgunea bertan garatzeko asmoz. Abandoko bihotzean dago Albiako lorategi zabala, Colon de Larrategi eta Ibañez de Bilbao kaleen artean. Arestitarren etxetik oso hurbil, Albia da, beraz, Abandoren bihotza. Albia Lorategiaren albo batean, gaur Justizia jauregia kokatzen den toki berean […]

Presta zaitez Bilbon kalerik kale ibiltzera Gabriel Arestiren eskutik. Bilbon baitabil Gabriel Aresti gaur egun ere, eta ez duzu gidari egokiagorik aurkituko hiri hau benetan sentitu eta ezagutzeko, modu zehatz eta sakonean. Bilboko Barroeta Aldamar kalean hasten da ibilbide hau, garai bateko portuaren eta aduanaren ondo, Ibaizabal ibaiaren bazterrean, udaletxearen […]