Bilbon dabil Gabriel Aresti: Bilboko kaleak gora eta behera

Bilboren nortasun kolektiboa kale artean aurkitzen da, paisaian eta herritarren elkarrekiko bizitzan. Nola garatu da Bilboren geografia urbanoa? Nondik datoz kaleak, Kaleen izenak?

Zer adierazten dute? Aurreko maisuen erreferentziak hartzen ditu Arestik, tartean Miguel de Unamuno. Hari horretatik tiraka, sakondu egiten du garai bakoitzean hiriaren agintean direnen eta hiriko kale eta gune publikoei ematen zaien ezaugarritze, fisionomia, izen eta izanaren harremanean. Autonomia, Foruak eta Libertatea kaleak, ala Urkijo, Gardoki edo Mazarredo zumar kale eta plazak; General Mola edo Generalisimo Franco zubiak, Bilboren aurpegi aldakorra kaleetan ageri da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bakaikuko barnetegitik saio berezia gazteen eskutik

ol. Uzt 16 , 2021
30 gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko Barnetegian. Bilbo Hiria irratia bertara joan eta, gazteekin batera, irrati tailerra antolatu du. Bertatik bertara irrati saioak egiteko aukera izan dute ikasleek. Denetariko saioak landu dituzte eta jarraian emaitza entzuteko aukera duzue. Nazioarteko albisteak, tokikoak eta teknologia saioa prestatu dute. Baita kirol saioa […]

Honekin lotuak