Presta zaitez Bilbon kalerik kale ibiltzera Gabriel Arestiren eskutik. Bilbon baitabil Gabriel Aresti gaur egun ere, eta ez duzu gidari egokiagorik aurkituko hiri hau benetan sentitu eta ezagutzeko, modu zehatz eta sakonean. Bilboko Barroeta Aldamar kalean hasten da ibilbide hau, garai bateko portuaren eta aduanaren ondo, Ibaizabal ibaiaren bazterrean, udaletxearen parean. Hementxe jaio zen Gabriel Aresti, kale honetako 2. zenbakian; seigarren solairuan dagoen txapitulan bizi zen familia batean; aita, ama eta hiru anaia ziren etxebizitzan, eta garaia ez zen batere erraza Bilbon.
Deskargatu hemen.