Gabriel Arestiren ibilbidea Bilboko Arte Ederren Museoraino heldu da, eta bi bisitariei azaltzen die bertan ikusia eta bertatik agertzen den paisaia. Zein da artearen funtzio soziala? Zer dira museoak? Nola aldatzen dira, Historiaren garai desberdinetan? Frankismoak modu sakonean aldatu du guztia, arlo honetan ere bai. Baina artistak, poetak edo pintoreak, alda dezake artearen beraren dimentsio soziala? Horretan saiatzen dira, adibidez, Gabriel Aresti eta Agustin Ibarrola, elkarlanean. Frankismoaren amaieran eta Bilboren dimentsio berrituan, lehen mailako garrantzia hartu dute Museoek, lehengoak baita sortu berriak.
Deskargatu hemen.

